Larunbatean, apirilaren 8an, Kantujira saioa

Og, 2017-04-06 10:46

Zortzigarren Kantujira saioa eguerdiko 12:30ean abiatuko da Aiton Bordatik

Ohitura den moduan, hilabete bakoitzeko larunbat batean Kantujira saioa ospatzen da. Musika herrikoia maite dutenentzat ezinbesteko topaketa bilakatu da. Kantujirak Euskal Herriko txoko guztietan kantatu izan diren abestien melodiez gozatzeko aukera eskaintzen du eta gainera, giro paregabea sortzen da.

Zortzigarren Kantujira, apirilaren 8an izango da. Eguerdiko 12:30ean, Aiton Bordatik abiatuko da, Kaialde eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren Plazan amaiera emanez.

Zortzigarren Kantujiran abestuko diren kantak ondorengoak izango dira: Dama Gazte Xarman Bat, Joseba Elosegiri, Boneta eta Txapela, Donostiako Hiru Damatxo, Baratze Bat, Aitorren Hizkuntza Zaharra, Festarik Behar Bada, Bale Ihizi, Bedatsian eta Prima Eijerra (Abestien kopiak Aiton Bordan, Aizpean edota Musika Eskolan eskuratu daitezke)

Anima zaitezte!

Arloa edo saila