Lezo Oarsoaldeko gida turistiko berrian

Az, 2017-04-05 10:26

Oarsoaldea Turismok Lezoko, eta gainerako Oarsoaldeko herrietako gida turistikoa sortu du, eta, bertan, baliabide kulturalak, gastronomikoak, naturalak eta turismo aktiboa sustatzeko eta intereseko eremuak bisitatzeko proposamenak egiten ditu

Gida turistikoak helburu du Lezoko herria leku turistiko moduan aurkeztea. Izan ere, balio handiko ondare eta monumentuak aurkitu ditzakegu bertan. Era berean, Oarsoaldeko beste herrien inguruko informazioa ere biltzen du.

Azken gida 2013. urtean sortu zen, eta hura eguneratzeko sortu da berria. Diseinu erakargarriagoa izateaz gain, liburuxka berria zabalagoa da eta informazio gehiago jasotzen du.

Gidaren bitartez Lezoko artea, tradizioa, gastronomia eta natura ezagutu daitezke. Lezoko alde zaharra eta bertako XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako etxe armarridunak ezagutzera emateaz gain, bisitatu beharreko beste ezinbesteko hainbat leku ere jasotzen ditu.

Ezagutu ezazu gida hemen

Arloa edo saila