“Lyceum Cub” antzezlana igandean Gezalan

Or, 2019-04-05 14:23

Apirilaren 7an, arratsaldeko 20:00etan hasiko da antzezlana, Gezala Auditoriumean

Espainiako Gerra Zibila hasi da eta lau emakume espainiarrek deserritik idazten dute. Herriminez daude, eta gogoratzen dute nola beste emakume batzuekin batera sortu zuten Espainiako lehen klub feminista: Lyceum Club zena.

Klub horretantxe bildu ziren elkarrekin Pilar de Zubiaurre, Carmen Baroja, Zenobia Camprubí eta María de Maeztu. Lau emakume intelektual, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz deserrira joatera behartuak izan zirenak, beren ahaideengandik urrun, kluba bera bere ideia politikoengatik itxia izan ondoren.

Emakumearen interesen alde borroka egin zuen kluba, emakumeen hezkuntza, kultur eta lanbide garapena bultzatu zuena. Kulturaren eta ausardiaren bidez, Estatu Espainoleko feminismoaren oinarriak ezarri zituzten emakume haiei egiten zaien omenaldi txikia obra honetan.

Sarrerak, beti bezala, kultura saileko bulegoan, emanaldi egunean leihatilan eta hemen.

Arloa edo saila