Oparitu kultura senide eta lagunei!

Gezalako Lagunen txartela eskuragarri.

Urtebetetzea, Amaren eguna, Santa Rita, Aitaren eguna, Olentzero, Errege Magoak, Maite zaitut, Sentitzen dut….

Aitzakia zure kontura. Lezoko Udala opari proposamena luzatzen dizue: oparitu kultura senide eta lagunei!

Gezalaren Lagunen Txartelak salgai dauden ikuskizunetarako sarrerak erosteko aukera ematen du. Txartela udalaren webgunean dago eskuragarri, 25 euroren truke (20 Gazte Txartelarekin).

Gezala lagun txartelaren abantailak ondorengoak dira:

• Bi kontzertu doan, urteko programazioan aukeran.

• Bi dantza emanaldi doan, urteko programazioan aukeran.

• Bi sarrera doan ostiraletako haurren emanaldietarako.

• Sarrerak erosteko lehentasuna. Argitaratu aurretik jakingo du zein izango den agenda, eta sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango ditu.

• Gainera, ekitaldi bakoitzerako 4 sarrera zozkatuko dira txartela dutenen artean.

• %30eko deskontua kultura sailak programatutako ikuskizun guztietan.

Kultura oparituta, irribarre bat lortuko duzu, ziur.

Arloa edo saila
Eranskinak