"Proposamenak ehuntzen" erakusketa

Al, 2019-02-04 09:39

Errenteriako Jantziaren Zentroak Habian!-ekin elkarlanean antolatutako lehen erakusketa zabalduko du datorren larunbatean

“Proposamenak ehuntzen” izeneko erakusketak hiru sortzaileen lanak batzen ditu, Idoia Lizeaga bitxigile garaikidea, Inma Gomez kapelagilea eta Saioa Matxain diseinatzailea. Lehen biak bi urte daramatzate Errenteriako Habian! Fabrika kreaktiboko hazitegiko taillerretan lanean, Torrekua eraikinean,  Saioak, aldiz, urtebete.

Idoia Lizeagak (Astigarraga, 1970) “Itsaharriak” eta “Ama” izeneko bildumen piezak jarri ditu ikusgai, ehunezko bitxiak dira, horrez gain, materiale naturalekin ehundutako formatu handiko apaingarriak sortu ditu propio erakusketa honetarako.

Saioa Matxain (Errenteria, 1989) SAI-SUo markaren moda diseinatzaileak “Nishi” bildumaren hainbat pieza erakusten ditu, XIX. mende amaierako eta XX. hasierako orientalismoan inspiratuta.

Inma Gomez-ek (Granada, 1972) Saioa Matxainen “Nishi” bildumako loreak, osagarriak eta hiru dimentsioetan brodatutako konposizioak aurkezten ditu. Kapelagile lanean egindako hainbat pieza ere ikus daitezke Kapitain-etxean.

Bakoitzak bere artisau sorkuntzak ikusgai jartzeaz gain, hiruen artean sarean, elkar lanean, egindako proiektua erakutsiko dute. Jantziaren Zentroan ikusgai dauden pieza guztiak salgai daude, nahi izatera,hiru artisauek neurrira, propio eskatutako diseinuak sor ditzakete.

Hiru artisauak Habian! Hazitegian egiten dute lan, Torrekua eraikinean Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen agentziak 2016 garren urtean zabaldu zuen artisau eta sormen lanbideei laguntzeko proiektuan. Hiru urteko epea du bakoitzak bertan bere proiektua garatu, landu eta bertan kokatzeko.

“Proposamenak ehuntzen” erakusketa Jantziaren Zentroaren beheko solairuan doan ikus daiteke datorren otsailak 2 tik, larunbatetik, martxoaren 31 ra bitarte. Ordutegiari dagokionez, larunbatetan goizeko 11.00-14:00 /17:00-20:00 bitarte eta igandetan goizeko 12:00/14:00tara.

Arloa edo saila