"Santxoren anaia"

  • Ekitaldi mota
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

"Santxoren anaia"

Pierre Menard-en El hermano de Sancho.

Dramaturgiak (Alberto Iglesias) pertsonaia bat asmatu du (Francisco Panza), antzoki batean bere anaia Sancho Panzaren bila dabilena. Bere bilaketa horretan, bere anaia Sanchorekin zerikusia duten hainbat pertsonaiarekin egingo du topo. Denak datoz leku beretik. Liburu batetik. Haiengandik ikasiko ditu bere pasadizoak eta biziko ditu bere istorioak, denek emango diote bere anaiaren berri, liburu bereko pertsonaiak baitira: "On Kixote Mantxako gizon eskuzabal eta bizkorra" (El ingenioso hidalgo Don quijote de la Mancha). Denak sartu eta irteten dira askatasun osoz, baina Franciscok debekatua dauka liburu hori eta beraz, bere bilaketa ez doa aurrera. Bere ustezko anaiak ere ez du ezagutzen. Izan ere, Francisco beste liburu batekoa da, hortxe ondoan dagoen liburu txiki batekoa; "el hermano de Sancho, de Pierre Menard", gure antzerki pieza den liburu txiki bat.

Antzerki-jolasa mahai gainean dago. Magia eta umorea aurkituko ditugu ikuskizun zirraragarri eta bitxi honetan. Antzerkiaren izugarrikeriak modu dibertigarrian azalduko dira. Esparru honetan irudimenak jartzen du muga.

Liburuetan legez.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako obra da, bereziki gazteei.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Laurentzi Producciones
  • Dramaturgia: Alberto Iglesias
  • Musika: José Urrejola
  • Argiztapena: Koldo Belloso
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Mugimendua eta maskara: Pablo Ibarluzea
  • Aktoreak: Nerea Ariznabarreta, Josu Angulo, Iñigo Aranbarri, Txema Pérez
  • Zuzendari eta komunikazio laguntzailea: Rosa Iglesias
  • Ekoizpena eta koordinazioa: Esther Velasco
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Lander Iglesias
Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Hizkuntza
Euskaraz

43.319825, -1.898077

Nire agendan erantsi