Udalekuen blogerako pasahitzak eskuratzeko jarraibideak

Or, 2019-06-28 09:59

Blogera sartu ahal izateko pasahitzak dagoeneko posta elektronikoz bidali zaizkie udalekuetan izena eman duten haurren gurasoei. Pasahitzak jaso ez dituztenek udanjostatzera@hezkide.org helbidera idatziz eskatu ahal izango dituzte.

Joan den asteazkenean jarri zen martxan berriro udalekuen bloga, parte hartuko duten haurren gurasoekin harremana hobea eta zuzenagoa izateko. Bertan, besteak beste, haur taldeen eraketa edota eguneroko programazioa kontsulta daiteke.

Bloga erabili ahal izateko, ordea, segurtasun neurri gisa, iaz bezala, ezinbestekoa da pasahitza sartzea. Horretarako, dagoeneko posta elektronikoz bidali zaizkie guraso guztiei aipatu kodeak.

Horri lotuta Udalak jakinarazi du pasahitzak jaso ez dituztenek udanjostatzera@hezkide.org helbidera idatziz eskatu ahal izango dituztela. Eskaera egiteko, ezinbestekoa izango da udalekuetan izena eman duen haurraren zein gurasoen izen abizenak jartzea, baita telefono kontaktua ere.

Blogera sartzeko esteka hurrengoa da: https://hezkide.wixsite.com/udanjostatzera

Arloa edo saila