Udalekuen inguruko bloga sortu da gurasoekin harremanak hobetzeko

Al, 2018-06-25 16:19

Dagoeneko gurasoek jaso dute bloga aktibatzeko beharrezkoa den pasahitza eta, beraz, udalekuen inguruko informazioa eskuratu dezakete

Lezoko Udalak blog bat sortu du udalekuetan parte hartuko duten haurren gurasoekin harremana hobea eta zuzenagoa izateko. Udalekuak uztailaren 2tik 27ra bitartean izango dira eta blogean horren inguruko informazio guztia kontsultatu daiteke, esaterako; haur taldeen eraketa eta eguneroko programazioa.

Segurtasun neurri bezala, bloga erabili ahal izateko pasahitza sartzea beharrezkoa da eta dagoeneko gurasoek jaso dute.

Blogera sartzeko esteka hurrengoa da: https://hezkide.wixsite.com/udanjostatzera

Arloa edo saila