Udan Jostatzera Lezo 2017

Or, 2017-05-05 10:12

“Udan Jostatzera” ekimenaren baitan, begiraleak kontratatzeko lan poltsa deialdia zabaldu da. Interesa duten pertsonek maiatzaren 11 aurretik bidali beharko dute beren kurrikuluma. Matrikulazio epea maiatzaren 8an zabalduko da eta aurten, gurasoen eskariei erantzunaz, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udaleku irekiak eskainiko dira.

“Udan jostatzera” ekimenaren barruan, udalekuetarako begirale lanposturako deialdia zabaldu da. Udalekuetan izena emateko epea, berriz, maiatzaren 8an zabalduko da.

Begirale lanpostua:

Interesa duten pertsonek maiatzaren 11 aurretik beren kurrikuluma bidali beharko dute udalekuak@hezkide.org helbide elektronikora, izan ere, maiatzaren 11 eta 17 bitartean hasiko da lehen hautaketa prozesua.

Bete beharreko baldintzak eta funtzioak eta kontutan hartuko diren ezagutza eta ezaugarriak ezagutzeko interesa duten pertsonek www.hezkide.org webgunera jo dezakete edota hemen dute informazio osoa.

Udalekuak 2017:

Beste urte batez, herriko haurrek giro euskaldun eta atseginean jolasak, dantzak, kantak, antzerkiak eta beste hainbat ekintza egiteko aukera izan dezaten, Lezoko Udalak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat udalekuak antolatu ditu.

Aurten, parte har dezaketen haurren adina luzatu da 10etik 12ra, azken urteotan gurasoek egindako eskariei erantzuteko.
Ekintza guztiak Lezon gauzatuko dira, uztailaren 3tik 28ra bitartean (biak barne), astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30ra- lan egin behar duten gurasoentzat haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da talderik sortzen bada.

Izena emateko epea maiatzaren 8an zabalduko da eta matrikulazioak egiteko azken eguna maiatzaren 19a izango da, horiek kultur eta euskara bulegoan (8:30etik 10:30ra) edota internet bidez egin ahal izango dira. Izen-emateko esku-orria aipatu bulegoan edota Udalaren webgunean eskuratu ahal izango da.

Guztira, 180 plaza daude, beraz, kopuru hori gainditzen bada plazak zozketa bidez banatuko dira.

Azkenik, ekainaren 6an gurasoekin bilera egingo da arratsaldeko 16:30ean Gezalan.

Arloa edo saila