Urriaren 31n, Gau Beltza Lezon

Az, 2019-10-30 16:34

Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da Lezon, arimen gaua, alegia. Domu Santuaren bezpera eguna da hori eta hainbat udalerritan hasiak dira dagoeneko egun hau tokian tokiko ikuspegitik antolatzen.

Orain, Lezon ere gauza bera egin nahi dugu , hau da, Lezo ohitura zaharrak berreskuratzen dituen herrien zerrendara atxiki nahi dugu. Lezoko "Kalabazak", baina, betaurreko moreak jarri beharko ditu eta horrez gain, euskalduna eta ingurugiroarekin lotura estua izan beharko du, baldin eta Trapujale eta Zabarrerekin bat egin nahi duen. 

Lerro hauen bitartez, bada, lezoar oro eta bereziki haur eta gazteak animatzen ditugu egun honi beste izaera bat ematera lagun gaitzaten!

Arloa edo saila