Langabetuentzat doako prestakuntza ikastaroak eskainiko dira Oarsoaldean

Az, 2021-01-20 11:05

Ikastaro guztiak Lanbide eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin egingo dira eta sektoreko enpresetan praktikak eskaintzen dira.

Izena emateko edota zalantzak argitzeko, interesdunek 943 510 200 telefonora deitu edota olibet@oarsoaldea.eus posta elektronikora idatz dezakete.

Enplegua izanik ongizatearen berme nagusietako bat, tokiko ekonomia sustatu eta aukera berriak sortzeko xedez, Oarsoaldeako langabetuei zuzenduriko doako ikastaroak eskainiko dira datorren otsailean zehar.

Guztira lau ikastaro eskainiko dira eta guztiak izango dira gazteleraz. Izena eman edota zalantzak argitzeko, interesdunek 943 510 200 telefonora deitu eta olibet@orasoaldea.eus helbidera idatz dezakete.

Ikastaroak Lanbide eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin eramango dira aurrera eta horien baitan, sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera ere eskainiko da. Guztien hasiera data otsailaren 8a izango da.

Hauek dira eskainiko diren ikastaroak:

  1. “Ingurumen Kudeaketa” Ziurtagiri Profesionala: helburu du ikasleak enpresak onartu duen ingurumen kudeaketa sistemaren dokumentazioa prestatu, eta sistema horren baitan hobekuntza ekintzak proposatu, exekutatu eta mantentzeko gai izatea.

Ikastaroak 420 ordu dauzka eta enpresetan beste 80 orduko praktikaldia izango du. Astelehenetik ostiralera eskainiko da Oiartzunen, Oarsoaldea Garapen Agentziaren egoitzan 15:00-19:00 artean.

  1. “Hozteko instalazioen proiektuen garapena” Ziurtagiri Profesionala: Helburua da hozteko instalazioen proiektuak garatzeko, ezaugarriak zehazteko, planoak egiteko, muntaketa eta proben protokoloa planifikatu eta zehazteko gai izatea, aurreproiektu batetik abiatuta eta ezarritako zehaztapen teknikoei, arauei eta prozedurei jarraituta, bideragarritasuna, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Ikastaro hau 490 ordukoa izango da eta 80 orduko praktikaldia izango du enpresetan. Ikastaro hau ere Oiartzunen, Oarsoaldea Garapen Agentziaren egoitzan, eskainiko da.

  1. “Ekipo industrialaren mantentze lanak eta muntaketa mekanikoa” Ziurtagiri Profesionala: Ikastaro honen helburua da ikasleak makineria eta ekipo industrialen muntaketa eta instalazioa lantokian egiteko eta kalitate eta segurtasun-baldintzetan mantendu eta konponketak egiteko gai izatea.

Kasu honetan, ikastaroa 510 ordukoa izango da eta praktikaldia, aurreko kasuetan bezala, 80 ordukoa. Pasaiako Lanbide Heziketako Blas de Lezo zentroan emango da, astelehenetik ostiralera arratsaldeko ordutegian, 15:00-20:00etara.

  1. Txirbil-Arroketa bidezko mekanizazioa” Ziurtagiri Profesionala: ikasleak txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-prozesuak egiteko gai izatea da helburua, lortutako produktuak kontrolatuta eta makinen lehen mailako mantentze-lanen ardura hartuta, kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren irizpideak kontuan izanda.

Azken ikastaro hau 540 ordukoa izango da eta 80 orduko praktikaldia izango du. Aurreko ikastaroa bezala, Pasaiako LH Blas de Lezo zentroan emango da, astelehenetik ostiralera, 15:00-20:00etara.