LEZOKO ENERGIA BERRIZTAGARRIEN KOMUNITATEAREN ITXIERA SAIOA

Og, 2025-06-26 13:15

Gaur ospatuko dute Lezoko Energia Komunitatearen ikasturteko azken saioa.

Musika Eskolan izango da 18:30ean eta 2024ko abendutik 2025eko ekainera egindako saioei amaiera emango diete. Azken bilera honetan egindako lanari errepasoa eman eta balorazioa egingo dute. Besteak beste:

  1. Udala, Goiener eta Iratzerrien lana eta parte-hartze orokorrak.
  2. Kunkanaren sorrera.
  3. Energia planaren nondik-norakoak.
  4. Udalaren kompromisoa ikasturte berrirako.

Bileraren ostean brindisa eta mokadutxoa izango dira Kunkanan.