Lezoko Udalak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesten du

Al, 2021-06-14 13:28

Lezoko Udalak isilunea gorde du gaur eguerdian.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak Anna eta Olivia txikien gertaera krudela kondenatu eta gaitzesten du. EUDELek elkartasuna adierazi die familiari eta hurbileko pertsonei, bai eta indarkeria matxistaren biktima guztiei ere, eta estatuko ekimenarekin bat egiteko gonbita egin die EAEko udalei, gaur astelehena, ekainaren 14an.

Lezoko Udalak elkartaratze honekin bat egin du, minutu bateko isilunea gordez, 13:00etan. Bertan, Lezoko alkatea, Miguel Angel Sanchez zinegotzia eta hainbat udal langile egon dira.

EUDELek gogorarazten du heriotzek  emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.