Lezoko Udaleko aldizkari berria aste honetan banatuko da

Diseinua aldatu eta udalak berriz ere martxan jarri duen proiektua da.

Lezoko Udalak “Zer berri LezOn” izena duen aldizkariaren ale berria prestatu du. Diseinuan aldaketak egin dira, formatu erakargarri bat sortzeko helburuarekin. Aste honetan zehar, herriko etxe guztietan buzoneatuko da.

Herritarren batek jasotzen ez badu, kultura aretora gerturatu daiteke eta doan jasotzeko aukera izango du.

Online irakurri eta deskargatzeko aukera egongo da ere, www.lezo.eus/aldizkaria webgunean.

Udaleko albiste, elkarrizketa eta argazkiez betetako aldizkaria da.