Apirilak 28, "Manual para mujeres de la limpieza" liburua jasotzeko azken eguna

Az, 2017-04-12 11:43
Maiatzaren 23an, Lucia Berlin idazlearen “Manual para mujeres de la limpieza” liburua hizketa gai izango duen literatur solasaldirako liburua jasotzeko azken eguna apirilaren 28an da
 
Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen dituen literatur solasaldietan hurrengoa, Lucia Berlin idazlearen “Manual para mujeres de la limpieza” liburuari buruzkoa izango da. Solasaldia maiatzaren 23an izango bada ere, liburua jasotzeko azken eguna apirilaren 28a da.
 
Beraz, gaztelerazko literatura saio honetan parte hartu nahi dutenek Udal Liburutegian jaso beharko dute liburua eta ohikoa den moduan literatur solasaldia 18:30etik 20:00etara egingo da Lezoko Udal Liburutegian eta Javier Mina izango da dinamizatzailea.
 
Arloa edo saila