Irailak 30, “Waterloo-n galdutakoak” liburua jasotzeko azken eguna

Og, 2019-09-26 10:15

Urriaren 30ean Xabier Etxaniz Rojo idazlearen “Waterloo-n galdutakoak” liburuari buruzko euskarazko literatur solasaldia ospatuko da; solasaldian parte hartzeko irailaren 30a baino lehen izena eman eta jaso beharko da liburua, udal liburutegian.

Lezoko Udal Liburutegiak literatur solasaldiak antolatzen ditu, euskaraz eta gazteleraz. Horietan parte hartzeko, baina, beharrezkoa izaten da, aurretik, izena eman eta liburua jasotzea.

Euskarazko hurrengo literatur solasaldia urriaren 30ean egingo da, baina beharrezkoa da irailaren 30a baino lehen izena ematea eta liburua jasotzea. Xabier Etxaniz Rojo idazlearen Waterloo-n galdutakoakliburua izango dute hizpide aipatu solasaldian parte hartzaileek. Hau arratsaldeko 18:30ean hasiko da udal liburutegian eta Ane Mayoz-ek  dinamizatuko du.

2019ko gainerako literatur solasaldien egunak ezagutu nahi badituzu klikatu hemen. 

Arloa edo saila