Izaskun Mujikarekin ipuin kontaketa

Az, 2019-10-16 11:41

Urriaren 16an, asteazkena, egingo da, 18:15ean udal liburutegian.

Lezoko Udal liburutegiak antolatutako udazkeneko ipuin-kontaketa zikloaren barruan, asteazkenean,  urriak 16, Izaskun Mujika ipuin kontalaria izango da liburutegian. Gorputz osoko ipuinak  izeneko ipuina kontatuko die 4 eta 7 urte arteko neska mutilei. Saioa 18:15ean hasiko da.

Urriaren 23an, berriz, Ixabel Agirresarobe&Mattin-en txanda izango da, Irudipuinak ipuinarekin.

Arloa edo saila