Mikel Susperregirekin ipuin kontaketa

Az, 2019-10-02 09:50

Asteazkenekoa udazkeneko ipuin-kontaketa zikloko lehenengoa izango da eta 18:15an ospatuko da udal liburutegian.

Urriaren 2an hasiera emango zaio Lezoko Udal liburutegiak antolatutako udazkeneko ipuin-kontaketa zikloari. Mikel Susperregi izango da zikloa zabalduko duen lehen ipuin kontalaria eta Txo-min-Txi-ki-to en izeneko ipuina kontatuko die 4 eta 7 urte arteko neska mutilei. Saioa 18:15ean hasiko da.

Urriren 9an, berriz, Ines Bengoaren txanda izango da, ipuin-zopa ipuinarekin.

Arloa edo saila