Urtarrilak 31, “Gelditu zaitezte gurekin” liburua jasotzeko azken eguna

Otsailaren 28an, Ana Malagon idazlearen “Gelditu zaitezte gurekin” liburuari buruzko 2018. urteko lehen euskarazko literatur solasaldia ospatuko da; solasaldian parte hartzeko urtarrilaren 31a baino lehen izena eman eta jaso beharko da liburua, udal liburutegian.

Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen dituen literatur solasaldietan 2018ko euskarazko lehena otsailaren 28an ospatuko da. Ana Malagon idazlearen “Gelditu zaitezte gurekin” liburua izango dute hizpide aipatu solasaldian. Hau arratsaldeko 18:30ean hasiko da udal liburutegian eta Ane Mayozek dinamizatuko du.

Otsaileko euskarazko solasaldian parte hartzeko beharrezkoa da urtarrilak 31 baino lehen izena ematea eta liburua jasotzea.

2018ko euskarazko gainerako literatur solasaldien egunak ezagutu nahi badituzu klikatu hemen.

Arloa edo saila