V. OrriBakaR literatur lehiaketaren sari banaketa

Lezoko Udal Liburutegiak abenduaren 14an izango den OrriBakaR literatur lehiaketaren bosgarren sari banaketa ekitaldia antolatu du

Lezoko 6 eta 15 urte arteko haurrek edo liburutegiko bazkideak diren haurrek hartu dute parte.

Bost kategoria daude, eta kategoria bakoitzean bi-hiru sari banatuko dira, beraz 10 sari banatuko dira guztira - liburuak erosteko 100 euroko txartelak–. Guztira 62 lan aurkeztu dira eta hauek dira kategoriak eta irabazleak:

• A maila: 6 eta 7 urtekoak: Enara Artola Rebollo “Elurra eta eguzkia”, Garazi Salaberria Tubilla “Ikastolako misterioa”.
• B maila: 8 eta 9 urtekoak: Garazi Intxaurrandieta Amiano “Munttarreko kattagorria”, Malena Gabirondo Enriquez “Merlinolo eta bere kafetera”.
• D maila: 10 eta 11 urtekoak: Mikel Esnaola Lopez “Aitonaren sekretua”, Ane Jaunarena Cereijo “Amonaren oparia”.
• E maila: 12 eta 13 urtekoak: Aiala Susperregi Azpiroz “Nire zuhaitza”, Ibai Martiarena Arozena “Oparirik hoberena”, June Ras Giraldes “Amesgaiztoa”.
• F maila: 14 eta 15 urtekoak: Ibai Olaziregi Landaburu “Etxe misteriotsua” (Epaimahaiak sari bakarra ematea erabaki du).

Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 14ean izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.

 

 

 

Arloa edo saila