Azaroak 13, igandea, Mikel Urdangarin Lezon

Og, 2016-11-10 15:34

Mikel Urdangarin abeslariak kontzertua eskainiko du igande honetan Lezoko Gezala Auditoriumean arratsaldeko 19:30ean

Aurtengo kontzertu kuttunekin jarraituz, Ruper Ordorika eta Eñaut Elorrietaren emanaldien ondotik, Mikel Urdangarinen kontzertuak emango dio amaiera aurtengo kontzertu-saioari.

Aurrekoak bezalaxe, hau ere formatu txikian izango da, gitarra ahots eta Nika  Bitchiasviliren biolinarekin. Opari bat beraz, bertaratzen direnentzat.

Arloa edo saila