2019KO MARTXOAK 28

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2019ko martxoaren 28an, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bilerara etorri Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Osoko bilkuran da ere udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi.

1. 2019ko urtarrilaren 31n ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2019ID200001).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

2. Tomas Garbizu, udalaren musika eskolarako, 2019/2020 ikasturterako tasa eta hobariak onartzeko diktamena (2019KO290001).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:

“Udal kontu-hartzaileak, 2019/2020 ikasturterako Tomas Garbizu Musika Eskolako tasak eta hobariak onartzeko erabaki proposamenaren berri eman du.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2019ko martxoaren 21an egindako bilkuran, Jesus Maria Martiarena Jaca, Noemi Arberas Oses eta Miguel Angel Sanchez Antunezen botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberria eta Asier Irastorza Alustizaren abstentzioekin, honako hau

DIKTAMINATU DU:

BAT: Tasen eta hobarien aldaketa hastapenez onartzea Tomas Garbizu udalaren musika eskolarako, 2019/2020 ikasturterako.

BI: Aplikatuko diren tarifak hauek dira:

MUSIKA ESKOLA 2017-2018

*MATRIKULA

HILERO

10

IKASGAIAK

Musika eta Mugimendu 1. eta 2.

15,09

15,09

Hezkuntza Musikala

18,45

18,45

Musika eta Mugimendua 3. edo Musika Mintzaira

19,18

19,18

Tresna + Taldea

33,45

33,45

Tresna + Taldea + Hezkuntza Musikala

40,00

40,00

Tresna + Taldea + Musika Mintzaira

41,00

41,00

2 Tresna + Taldea

74,82

74,82

Tresna

41,00

41,00

Ganbara Talde ordu 1 (3 ikasletik aurrera)

18,45

18,45

IKASTAROAK (22 SAIO)

*MATRIKULA

HILERO

6

Ikastaroak: ordu 1 (2 ikasle )

40,14

40,14

Ikastaroak: ordu 1 (3 ikasle)

27,71

27,71

Ikastaroak: ordu 1 (3 ikasletik aurrera) /

21,43

21,43

Ikastaroak: 2, eta 3 urte bitarteko haurrentzat 45'

15,71

15,71

Ikastaroak: urte 1.eko haurrentzat 30'

12,57

12,57

*MATRIKULA Lekuaren erreserba

HIRU. Tasaren zenbatekoa matrikula eta 10 kuotek osatzen dute. Kuota hilero kobratuko dira, irailetik ekainera, biak barne.

Ikastaroen kasuan zenbatekoa matrikulak eta 6 kuotak osatzen dute. Kuota horiek hilero kobratuko dira abendutik maiatzera, biak barne.

Baja emateko epea, ekainaren 17a arte izango da.

Behin ikasturtea hasita ikasleak baja emango balu, tasa osorik ordaindu beharko du. Lehenago egiten badu, ez zaio matrikulari dagokion kopurua itzuliko, ‘plaza erreserba’ kontzeptutzat hartzen delako.

LAU. Ikasleek klase guztien %85eko asistentzia ez badute betetzen, 100 euroko zigorra ezarriko zaie. Tasa hori ikasturte amaieran kobratuko da

Tasak/zigorrak ez ordaindu izanak izen-emate eskaerak, matrikula eta honek eragindako zerbitzuak automatikoki baliogabetzea ondorioztatuko du.

BOST. Lezon erroldatu gabeak, matrikulatzeko aukera izango dute, baldin eta plaza hutsak geratzen badira.

SEI. HOBARIAK.

7. ordenantzarenak (13,14 eta 15. artikuluak).

‘Ikastaroa’ atalean tresnako ikasle ofizialak %10eko beherapena egingo zaio eta osagarriren batean matrikulatutakoari %5a (Talde musika-tresna-Koralena soilik matrikulatutakoak barne eta, Musika Eskolaren laguntzaileak diren erakunde eta pertsonei).

Tasa-hobarietarikoren baten onura jasotzeko proposatzen diren baldintzak ikasle batek betetzen baditu, baina aurreko ikasturtean klaseetara asistentzia %85 baino gutxiagokoa izan badu, beste gabe automatikoki ukatu egingo zaio eskaera.

Espezialitate (‘Ofiziala’) edo ikastaroa prestatzeko baldintzak bete ezean, eta Musika Eskolak antolatzea egokia eta interesgarria deritzon kasuetan. Ikasle/denbora ratioari, espezialitate edo ikastaro zehatz horrentzat erabakitako tasari biderkagai proportzionala aplikatuko zaio.

ZAZPI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez, hogeita hamar laneguneko epean espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

ZORTZI: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.”

Bozketa egin eta diktamena ahobatez onartu da.

3. 2018/12/31n egindako ondasunen inbentarioaren eguneratzea eta ibilgetuaren balorazioa onartzeko diktamena (2019KO320006).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak onartutako diktamenak:

“2018/03/21 datarekin Batzorde Informatibo Orokorra egin da.

Jesus Maria Martiarena Jaca, Noemi Arberas Oses eta Miguel Angel Sanchez Antunezen botoa alde dela eta Mikel Arruti Salaberria eta Asier Irastorza Alustizaren abstentzioekin, Batzorde Informatibo Orokorrak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 2018ko abenduaren 31n egindako ondasunen inbentarioaren eguneratzea eta ibilgetuaren balorazioa onartzea.”

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta bost boto aurka (bilkuran diren EHBILDU udal taldeko bost zinegotziena).

Mikel Arrutik, Batzorde Informatibo Orokorrean esan zuena gogoratu du, hau da, dokumentazio guztia ez dagoela euskaraz eta euskaraz dagoena ez dagoena txukun eta ondo, min ematen duena horrela erabiltzea euskara eta garbi dagoela gobernu taldearentzat bigarren mailako hizkuntza dela.

4. 2018ko udal aurrekontuaren likidazioaren kontu ematea (2019KO080001).

Osoko Bilkuran dagoen eta udal kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegik, 2019ko martxoaren 21ean Batzorde Informatibo Orokorrean egin zuen moduan, Alkateak 2019ko martxoaren 18an onartutako D19/0276 dekretuaren kontu eman dio osoko bilkurari. Dekretu horrekin, Alkateak 2018ko aurrekontuaren likidazioa onartu zuen.

5. Aurrekontu aldaketaren kontu ematea. Kreditu txertaketa (2019KO040001).

Udal kontuhartzailea den Pedro Etxarri Ollokiegik Alkateak onartutako aurrekontu aldaketaren kontu eman dio osoko bilkurari. Zehazki aldaketa honena:

  • 2019 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu txertaketa, 2019-KALD-000001-00.

6. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Alfredo de la Puentek Musika Eskolaren inguruan dio aurkeztu berri dela Lesoinuren 2019ko egitaraua eta ekainean irekiko dela Musika eskolako hurrengo ikasturteko izena emateko epea.

Miguel Angel Sanchezek dio martxa onean doazela hasitako obrak: Donibanerako bidegorrian, hesiak jartzea falta dela; Elias Salaberriako espaloikoak ia bukatuta daudela; Altamirarako igogailua martxan dagoela, eta, udal baratzen ondoko egurrezko zubia jarri dutela gaur. .

Irlentz Ortegak dio Eskola Kirolaren inguruko bilera bat izan dutela.

7. Apirilaren 28an egingo diren Hauteskunde Orokorreko hautets mahaietan egongo direnen zozketa (2019ID250001).

2019ko apirilaren 28an egingo diren Estatuko hauteskunde orokorretan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko, INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.

8. Galde-eskeak.

Ez da ez galderarik ez eskaerarik egin.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:00ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432665tik 1432668ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna