2007.eko Urtarrilaren 8ekoa

Lezon, 2007ko urtarrilaren 8an, astelehena, goizeko 9:25 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak gai zerrendan beste gai berri bat sartzea proposatu du urgentziaz: Jaizkibel Hiribideko 27an igogailua jartzeko obra lizentzia ematea. Gaia aspaldikoa dela dio eta aldeko txostenak baditu ere, geldirik dago bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharrekoa zehaztu bitartean. Horren ardura duen udal funtzionarioa bajan dagoenez, erabakia gehiago ez luzatzeagatik gaur erabakitzea eskatu du. Batzarkide guztiek onartu dute gaiak duen urgentzia eta bilera honetan tratatuko diren hirigintzako beste gaien ondoren tratatuko da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko abenduaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko abenduaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

2006. urtean tramitatutako espedienteen zerrenda banatu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

 

3.- Irrati irakurketa sistema duten ur-kontagailuak ordezkatzeko kontratazioa burutzeko proposamena (2006H0110002).

2006ko azaroaren 20an Tokiko Gobernu Batzordeak espediente honi hasera ematea erabaki zuen publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez.

Udal zerbitzu teknikoak hiru enpresaren eskaintzak jaso dituzte, hain zuzen ere Serconta, Vanagua eta Monedero enpresenak .

Udal Arkitekto Teknikariak egindako txostenaren edukia kontuan izanik Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: Irrati irakurketa sistema duten kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko kontratua Monedero Zerbitzuak enpresari esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: kontagailu mota bakoitzeko aurkeztu den proposamenean jasotzen dena beti ere kontratu honen prezio mugarekin, hau da, 50.000 € BEZ barne.
  • Exekuzio epea. 60 egun.
  • Berme epea: 2 urte.
  • Irakurketa burutzeko softwarea eta hardwarearen kostea dohainik eta Izferekin lotura bermatuz.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren gehienezko zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 2.000€.

b) Administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

4.- Etxe Txiki baserri berria eraikitzeko obra lizentzia José María Goienetxea Makusori emateko proposamena (2006H0030012).

José María Goinetxea Makusok Herriondo Bailarako Etxe Txiki baserria berritzeko lizentzia eskaera, oinarrizko segurtasun eta osasun txostena, eta obra lizentzia eskatzen du.

Txosten juridikoa eta teknikoa ikusi ondoren eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: José María Goienetxea Makusori Herriondo Bailarako Etxetxiki baserria berritzeko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

1.- Obrei ekin aurretik, gaur egungo baserria eraisteko udal baimena lortu beharko du.

2.- Obrei ekin aurretik, zuinketa-akta egin beharko da.

BI: Behin eraikitze-lanak bukatuta, lehen erabilerako baimena eskatu beharko du, eta horretarako ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:

•a) Obra berriaren deklarazio-eskritura.

  • b) Ondasun Higiezinen zergari buruzko U-4 ereduko inprimakia, Ogasun Departamentuak zigilatua.
  • c) Obra amaierako ziurtagiria, argazkiak eta behin betiko planoak.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 14.781,52 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- José Antonio Dozagarati, Promociones Jauregialde, S.L.ren izenean eta ordez, lehen erabilpeneko lizentzia emateko proposamena, Kale Nagusia, 25ean (Andreseneko Tolarieta) (2006H0300001).

José Antonio Dozagaratek, Promociones Jauregialde, S.M.ren izenean, Kale Nagusiko 25 zenbakiko etxearen (Andreseneko Tolarieta) lehen erabilerarako baimena eskatu du.

Udal teknikariek egindako txosten juridikoa eta teknikoa ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: José Antonio Dozagarat Anduezari, Promociones Jauregialde, S.M.ren izenean, Kale Nagusia 25 zenbakian kokatutako etxean (Andreseneko Tolarieta) dauden 8 etxebizitzen, trastelekuen eta garajeen lehen erabilerarako baimena ematea, txosten teknikoan jasotzen den irisgarritasun baldintzetara egokitzeko garajearen aurreko arrapalaren aurrean dagoen espaloiaren zatia sustatzaileak konpontzeko baldintzarekin.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.071,08 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Miren Garmendia Urzelaietari Guillermo de Lazon kalea, 8-10eko bi lokal etxebizitza bihurtzeko obretarako lizentzia emateko proposamena (2006H0030016).

Miren Garmendia Urzelaietak, Guillermo de Lazon 8 eta 10 behean dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko akondizionamentu proiektuaren bi kopia aurkezten ditu eta obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariek egindako txosten juridikoa eta teknikoa ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Miren Garmendia Urzelaietari, Guillermo de Lazon 8-10 eraikinean dauden beheko lokalak etxebizitza bihurtzeko akondizionamentu obra lizentzia ematea.

BI: Behin lanak amaituta, lehen erabilerarako baimena eta behin betiko erabilera aldaketaren ziurtagiria eskatu beharko dira.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 3.234,78 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Jaizkibel Hiribideko 27an igogailu bat jartzeko obra lizentzia (2006H0030020)

 

Mikel Arrizabalaga Pikabeak, Jaizkibel Hiribidea 27 etxearen Jaizkibel 27. aurrean igogailu bat jartzeko baimen eskaera aurkeztuz., oinarrizko segurtasun eta osasun txostena, eta obra lizentzia eskatzen du..

Udal teknikariek egindako txosten juridikoa eta teknikoak ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, urjentziaz, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mikel Arrizabalaga Pikabeari, etxe horretako administratzaile izaki, obra lizentzia ematea Jaizkibel Hiribideko 27ko eraikinean, igogailu bat jartzeko eta, horretarako, bide publikoa okupatzeko neurri hauen heinean: 1,10 x 1,40 m.

BI: Obra-tasarengatik 417 € ordaindu beharko du eta eraikuntzen gaineko zergarengatik 194,37 €.

Bide publikoa okupatzearengatik dagokion kanona ordaindu beharko du, hori urtero likidatuko delarik eta, era berean, urtero eguneratuko da Kontsumo Prezioen Indizea kontuan izanik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

SERVICIOS SOCIALES

 

8.- 2007. urterako gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei banakako laguntzak banatzeko irizpideak onartzeko proposamena.

 

Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Dirulaguntzak emateko ondorengo irizpideak onartzea:

  • 1. Dirulaguntza eskubidea izango dute Gizarte Eskubideen Gutunaren 10/2000 Legean, 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte bazterketaren aurkako Legean eta 2001eko otsailaren 14ko lanean hasteko pizgarrien aginduak ezartzen dituen aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrak eta bertan jasotako tramitazio prozedura jarraituko da. Aipatutako dekretuen baldintzak (batez ere errolda denbora eta adinaren baldintzak) betetzen ez dituzten herritarrak ere eskubidea izango dute, beti ere gizarte langileak egiten duen gizarte txostenaren baitan. Hauek erantzuteko Udalak bere aurrekontuetan behar den kontsignazio ekonomikoa jarriko du.
  • 2. Pentsionista edo lan egiteko adinean ez dauden pertsonaz osatutako elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez hiru kontzeptuengatik onartuko zaio dirulaguntza.
  • 3. Lan egiteko adinean dauden pertsonaz osatutako elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez bi kontzeptuengatik onartuko zaio dirulaguntza. Dena den gizarte langilearen balorazioaren arabera hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo elkarbizitza unitate norbaiten edozein motatako gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko beharrezkoa denean, beti ere sinatutako intserzio hitzarmenaren baitan.
  • 4. Dirulaguntza eskaerak 2007 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira.
  • 5. Dirulaguntza eskatzeko kontzeptuak ondorengoak dira eta gehienez ere ondorengo kopuruak onartuko dira kontzeptu bakoitzeko:
  • a) Alokairu gastuengatik:

a.1) Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, hileroko gehienezko kopurua 280 €koa izango da, eta ezin izango du etxebizitzaren alokairuaren %50 gainditu.

a.2) Etxebizitzak maizter bat baino gehiago badu edo berrakuratzeak badaude, ez da onartuko etxebizitzako gela kopurua baino bizikidetza-unitate gehiago. Dirulaguntza bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da, eta mugak ondokoak izango dira:

- Bi bizikidetza-unitate: 160€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %80 gainditu.

- Hiru bizikidetza-unitate edo gehiago: 120€ hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %87 gainditu.

- Lau bizikidetza-unitate edo gehiago: 100€hileko bizikidetza-unitateko, eta ezin izango da etxebizitzaren alokairuaren prezioaren %92 gainditu.

a.3) Etxebizitzan ostatu-edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu-mota horretarako muga gela kopura da, jabearen gela kontatu gabe. Laguntzaren mugak honakoak izango dira:

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako gela bat badago: 160€ hilero bizikidetza unitate horrengatik.

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako bi gela badaude: 120€ hilero bizikidetza unitate bakoitzagatik.

- Ostatu edo apopilotza kontraturen batekin okupatutako hiru gela badaude: 100€ hilero bizikidetza unitate bakoitzagatik.

a.4) Legez eratutako hostal, hotel eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga 220€koa izango da bizikidetza unitateko.

Ohizko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera; hileko alokairu bi kuotari dagokion gastu babesgarriaren %50a onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 560€.

b) Etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik, 280€ gehienez hilero, eta ezin izango da kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren %50 gainditu.

d) Etxeko mantenimendu gastuak: Pentsionista edo lan egiteko adinean ez daudenez osatutako konbibentzi unitateak direnei, dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 60€ hilean. Lan egiteko adinean dauden pertsonaz osatutako konbibentzi unitateak direnei, dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehinezko kopurua 30€ hilean.

e) Instalazioak eta konponketak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720€/urteko.

f) Elektrogailuak eta altzariak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720 € urtean.

g) Oinarrizko beharrak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720 € urtean.

h) Aurreko kontzeptu guztiengatik dituen zorrak: kontzeptuaren arabera goian aipatzen diren kopuruak onartuko dira.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010024).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María Soledad Labordeta Bergarak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: María Soledad Labordeta Bergarari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bete zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 16,59 € /orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Familia eskuhartze laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2006GZ310005).

 

Gastuaren inguruko txosten ekonomikoa falta denez ez da proposamena onartu. Aldeko txostena emandakoan Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak berak dekretuz onartzea erabaki dute.

 

EUSKARA-KULTURA

 

11.- Akordioa berrestea: Errege Kabalgatarako jantziak Ixkulin Elkarteari uzteko.

Alkateak eta Ixkulin Elkarteko ordezkariak sinatutako hitzarmena berrestu du Gobernu Batzarrak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna