2006.eko Abenduaren 4ekoa

Lezon, 2006ko abenduaren 4ean, goizeko 9:20etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Jesús Mª Martiarena Jaca ez da bileran izan, gaixorik dago.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki iruditu ezkero, 2006ko azaroaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatetzaren erabakien berri ematea.

 

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRAK ETA ZERBITZUAK

 

3.- Borda eta Olamarta baserrien inguruan herri-bidearen ibilbide osoa birmoldatzeko eta egiteko proiektua onartzeko proposamena (2006H0110003).

 

"Donibane Aldea" eskualdeko bizilagunen artean dagoen eskaera soziala dela eta, Lezoko Udalak interesa du izaera publikoko landa-bide bat egiteko, udalaren titularitatekoa den eta 6. poligonoko ekialdetik barrena iraganez Olamarta baserriaren ekialdean bukatzen den bide publikoarekin lotuz. Helburua, beraz, zirkuitua osatzea litzateke 6. poligonoaren mendebaldetik landa-bide bat eginez eta gaur egun dagoenarekin lotuz.

Zirkuitu hori osatzeko, Lezoko Udalak alde batetik landa-bide berri bat egin behar du eta bestetik dagoen bide pribatu baten parte baten bide-zor eskubidea bereganatu eta, halaber, lehendik dagoen beste bide pribatu baten zorua parte batzuetan berritu.

Bide publiko berri hori egiteko beharrezkoa da jabari titularitatea edo bide-zor publikoaren eskubidea lortzea bide berria egin behar den terrenoen gain, eta era berean zorua berritu edo hobetu beharreko bide pribatuen parteen gain edota, beste gabe, landa-bidea eta hirigunea lotzeko nahitaezkoa den bide pribaturen parteak.

Lezoko Udalak, edozein Udalerrik bezala, bide publikoetan zorua berritzen eta landa-bideak kontserbatzen zenbait eskumen egikaritzen ditu, Toki Erregimeneko Oinarrien Legeko 25. artikuluaren arabera.

Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen 2/2000 Testu Bateratuko 120. artikuluak xedatzen du obra kontratutzat ulertzen dela higiezin izaera duten ondasunen eraikuntza.

Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen 2/2000 Testu Bateratuko 124. artikuluaren arabera, obra proiektuek memoria bat, osoko planoak, plano zehaztatuak, baldintza teknikoen agiria, prezioak eta neurriak markatzen dituen aurrekontua eta garapen programa bat eduki behar dituzte, lehen finkapeneko aurrekontua 20.000.000 pta baino gutxiagokoa duten obra proiektuetan aurreko dokumentu horiek bateratu edota bertan behera utzi ahal izanik, betiere espedienteari bateratutako dokumentazioa obrak definitzeko, baloratzeko eta egiteko nahikoa suertatzen bada.

Txosten juridikoa azterturik eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen 2/2000 Testu Bateratuaren 120 eta 124 eta L.B.R.L.ko 25. artikuluak ikusirik, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

 

BAT: "Borda eta Olamarta baserrien inguruan herribidearen ibilbide osoa exekutatu eta birmoldatzeko" Markitek Arquitectas, S.L.ek idatzitako eta 2006ko abuztuaren 6an bisatutako proiektua onartzea

BI: Obra Proiektu horren balio publikoa eta interes soziala deklaratzea.

HIRU: Alkatea gaitzea behar diren dokumentu guztiak xeda ditzan afektaturiko ondasunen eta eskubideen jabego-titularitatea edota bide-zorra lortzeko, horiek txosten juridikoaren I Eranskinean ageri direlarik.

LAU: Akordio honen jakinarazpena txosten juridikoaren I Eranskinean seinalaturiko titularrei pertsonalki ematea.

BOST: Erabaki honen aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

4.- Nerea Aramburu Emparanek eskaturik, Inversiones Arahonde, S.L. enpresaren ordezkaritzan, Ipintza Kaleko 47an Taberna-Egoitza bat egokitu eta jartzeko helburuz, bere jabetzako lonja bat eraberritzeko tramitaturiko espedientearen alde informatzeko proposamena (2006H0050005).

Nerea Aramburu Emparanek eskaturik Inversiones Arahonde, S.L., enpresaren izenean, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informea ematea: Ipintza Kaleko 47an Taberna-Egoitza bat egokitzeko eta jartzeko bere jabetzako lonja bat eraberritzea.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

5.- Ángel Martínez Afani laguntza ekonomikoa ematea onartzeko proposamena, Urdaburu kaleko 4.ean igogailua jartzeko.

 

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2004ko ekainaren 7an egindako bilkuran, obra lizentzia eman zion Julio Goñi Pascali, Urdaburu kaleko 4ko jabekideen ordezkaritzan, etxe horretan igogailua instalatzeko.

2006ko azaroaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak etxeko jabekideen elkarteari eta zenbait bizilaguni dirulaguntza eman zien, Eusko Jaurlaritzak emandakoaren kopuru berekoa, "igogailuak instalatzeko laguntza ekonomikoa" kontzeptutan.

Angel Mª Martínez Afan, (Urdaburu kalea 4, 3ºA) titularraren eskabidea erabaki gabe geratu zenez, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non adierazten den dirulaguntza honek ez dituela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi-publikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Angel Mª Martínez Afani, 586 eurotako dirulaguntza ematea, seinalatutako kontzeptuarengatik (AD-707).

BI:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea Victor Manuel Freire Landíni (2006H0300013).

Victor Manuel Freire Landinek, Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lehengo lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lehengo lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Victor Manuel Freire Landini 2006ko apirilaren 24ko Alkatetzaren ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko apirilaren 24an hitzarmena izenpetu zuen Victor Manuel Freire Landinekin, Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lehengo lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2006ko ekainaren 22ko 484/2006 dekretuaren bidez eman zion Victor Manuel Freire Landini Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan edukirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuk proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Victor Manuel Freire Landini Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea, Halaber arestian aipatu hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte dela eta jabetza erregistroan inskribatu behar dela ere adierazi behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

BI: Victor Manuel Freire Landini Urdaburu kaleko 2an kokaturiko lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

HIRU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

LAU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 57,55 euro.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HAZIENDA

7.- José Mª Castro Varelari egindako likidazioa deuseztatzeko proposamena, Zubitxo kaleko 7an etxea eraisteko eta bi etxebizitzako eraikina egiteko obra lizentziari zegokiona (2006H0030001).

 

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko otsailaren 27an egindako bilkuran eman zion José Mª Castro Varelari obra lizentzia Zubitxo kaleko 7koa eraitsi eta bi etxebizitzako eraikina egiteko.

Lizentzia horri egindako zerga-likidazioa ikusita, akatsa hauteman da tipoari dagokionez (%5). Eraikin hori hirigune historikoan kokaturik dagoela kontuan izanik, %2,5 aplikatzea dagokio.

Hori ikusirik, eta Ogasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Zerga arautzen duten udal ordenantza fiskaletan oin hartuta, lehen egindako likidazioa, 9.053,78 euro, deuseztatzea eta beste likidazio berri bat egitea, guztira 4.504,39 euro.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE

8.- Udaleko langileen lan-egutegi orokorra 2007. urterako onartzeko proposamena (2006PE060001).

2007. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorra finkatzeko asmoz, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2007. urtekoa, onartzea.

. Urtean egin beharreko orduak: 1440.

. Opor egunak: 26.

. Abenduaren 24 eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.

. Zubiak: 4 zubi aukera daude.

- Apirilaren 30a.

- Uztailaren 30a.

- Azaroaren 2a.

- Abenduaren 7a.

BI: Langile bakoitzak 2 zubi aukeratuko ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena (2006GZ010023).

 

Ikusita etxez etxeko laguntza eskatzeko Felipe Dozagarat Olabeagak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Felipe Dozagarat Olabeagari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu t´erdi zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 16,59 €/orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

EUSKARA-KULTURA

10.- Alkatetzaren dekretua berrestea D06/00853 Pasaia-Lezo Lizeoari dirulaguntza emateaz, 2005-2006 ikasturterako (2006ALO30146 eta 2006KU050006).

Gobernu batzarrak aho batez berrestu du alkatearen dekretua eta haren baldintzak. Dekretu horren bidez Pasaia Lezo Lizeoari 30.000 €tako dirulaguntza eman zaio garraio, mantenu eta beken finantzaketarako. Dirulaguntza osoko bilkurak 2003ko martxoaren 14ean onartutako hitzarmenaren baitan eman da.

11.- Alkatetzaren dekretua berrestea D06/00854 Murixka Dantza Taldeari dirulaguntza emateaz 2006 urterako (2006ALO30147 eta 2006KU050005).

Idazkariak oharpena egin du esanez dirulaguntza honek ez dituela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi-publikorik.

Gobernu batzarrak aho batez berrestu du alkatearen dekretua eta haren baldintzak. Erabaki honetan Murixka Dantza Taldeari 5.780 €tako dirulaguntza eman zaio urtean zehar antolatzen dituen dantza saioak antolatzeko.

12.- Alkatetzaren dekretua berrestea D06/00855 Lezo Institutuari dirulaguntza emateaz 2006 urterako (2006ALO30148 eta 2006KU050002).

Idazkariak oharpena egin du esanez dirulaguntza honek ez dituela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi-publikorik.

Gobernu batzarrak aho batez berrestu du alkatearen dekretua eta baldintzak. Erabaki horren bidez Lezo Institutuari 800 €tako dirulaguntza eman zaio Ingurunearekin lotutako jarduerak eta Euskara indartzeko jarduerak programa biak kudeatzeko.

13.- Alkatetzaren dekretua berrestea D06/00856 Lezo Herri Eskolari dirulaguntza emateaz 2005-2006 ikasturterako (2006ALO30149 eta 2006KU050001).

Idazkariak oharpena egin du esanez dirulaguntza honek ez dituela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi-publikorik.

Gobernu batzarrak aho batez berrestu du alkatearen dekretua eta baldintzak. Erabaki horren bidez Lezo Herri Eskolari 5.318 €tako dirulaguntza eman zaio Ingurunearekin lotutako jarduerak eta Euskara indartzeko jarduerak programa biak kudeatzeko.

ERREGUAK ETA GALDERAK.

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna