S-1 Sektoreko hiritartze lanak (Jaizkibel hiribidearen iparraldean) hasi dira jada. Orain egingo diren lanak Hiritartze Proiektuaren lehen faseari dagozkionak dira eta gutxi gora behera 6 hilabeteko iraupena izango dute.
Hiritartze Proiektuaren exekuzioak berriz, guztira 2 urteko iraupena izango duela kalkulatzen dugu.
Lezoko Udala obra hauek hiritarrengan hainbat eragozpen sortuko dituela jakitun da, hori dela eta Udal honek aldez aurretik barkamena eskatzen dizue hiritar guztiei.
Bestalde udal honek, epe motzera, hiritartze obra hauek zuzenen eragiten dien bizilagunekin biltzeko asmoa agertzen du.