Udalbatzarrak, 2007/10/03an egindako ohiko bilkuran, besteak beste, hasierako onarpena eman dio 2008rako Ordenantza Fiskalen aldaketari.
Ondoren aipatzen den moduan jendaurrean jartzen dira:
a) Aztergai dagoen lekua: Kontuhartzailetzan (Alondegia, Gurutze Santuaren Plaza, 3) eta www.lezo.net
b) Aztertzeko eta, hala balegokio, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko epea: Azaroak 15 bitarte. Hogeita hamar lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Erreklamazioak edota iradokizunak aurkezteko bulegoa: Udaletxeko Erregistro Nagusian, 8:00tik 13:30ra, astelehenetik ostiralera.
d) Jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko dira, beste erabakirik hartu gabe.