Kanpaina, nekalzalguneko biztanleei Bono-Taxi programari buruz informazioa emateko.

Az, 2007-10-24 11:12
 

2006. urtean Udalak ikerketa bat egin zuen Lezoko landa eremuko beharrak ezagutzeko. Ikerketa horretan, beste batzuen artean, landa eremuan garraio beharra dagoela ondorioztatu zen.

Behar horren aurrean, Udalak aurten kanpaina bat jarri du martxan nekalzalguneko biztanleei Bono-Taxi programari buruz informazioa emateko. Programa honen bitartez Diputazioak diru laguntzak eskaintzen ditu taxia erabiltzeko. Ordainketak hiru hilero egiten dira banku transferentziaren bidez, eta laguntzaren zenbatekoa bakoitzaren diru sarreren arabera izaten dira.

Informazio kanpaina honetan 123 pertsonari eman zaie programa honen berri. Haietatik 95 pertsona dira Bono-Taxi programaren onuradun hipotetikoak, ez daukatelako norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik . Egun 11 dira bideratu diren eskaerak.

Orain arte Bono-Taxi programa landa eremuko biztanleekin landu dugu, baina orain mugikortasun arazo handiak dituzten herritarrei ere zabaldu nahi diegu. Programa honetarako eskaera egin ahal izateko, ondoko baldintzetako bat bete behar dituzte:

  • - Mugitzeko gurpil-aulkia izatea.
  • - Mugitzeko nahitaez bi bastoi behar izatea.
  • - Urritasun psikiko sakonak eraginda, garraiobide arruntak erabiltzeko zailtasuna izatea.
  • - Norberaren izenean erregistratutako ibilgailurik ez izatea.

Azkenik, zerbitzu honi buruzko zalantzak argitzeko edo informazio gehiago nahi duenak, Udaletxeko 943-52-46-50 telefonora deitu, eta Dami Muñoz-engatik galdetu dezake.

Arloa edo saila