Asko dira adineko ezinduak zaintzen dituzten familiak, beren bizitza profesionala eta pertsonala alde batera utzita. Horrek eragin handia du zaintzaileengan, eta zaindutako pertsonen adina eta ezintasun maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa da eragin hori. Egoera honetan dauden familien beharrei erantzuteko asmoarekin, Itsasmendikoi Elkarteak Lezoko eta Oiartzungo ezinduen zaintzaileei zuzendutako formazio eta auto-laguntza ikastaro bat antolatuko du Lezon. Kurtsoaren edukiak honako hauek izango dira: Adindunen oinarrizko zaintza eta zaintza espezifikoa.Higienea, mugikortasuna,elikadura.Zaintzaile diren emakumeen arreta soziala eta psikologikoa. Autolaguntza-taldeak, esperientziak trukatzeko eta harreman sozialak izateko uneak eta espazioak. Mendetasuna duten adindunak zaintzeko dauden baliabideen eta zonako zerbitzu-sarearen berri emateko jarduerak. Ikastaroa azaroak 20an hasiko da, eta 60 orduko iraupena izango du.Astean bitan izango da, astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 3.30tatik 6.30tara.Interesa duenak ikastaroan parte hartzeko udaletxetik pasa beharko azaroak 9 baino lehen du izena ematera edo 943-52-46-50 telefonora deitu eta Dami Muñoz-engatik galdetu .
Arloa edo saila