Eztabaidatu

Ez dago dena egina. Hirigintza-plan orokorraren aurrerapen dokumentuari eginiko ekarpen nagusien inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko tarte bat hartzea garrantzizkoa delakoan gaude. Ekarpen hauen inguruko herritarren iritzia jaso nahi dugu eta noski, gure iritzia ere zuoi azaldu.

Eztabaida saio bakarra izango da. Taldeetan banatuta eta dinamizatzaileek lagunduta honako gaiak jorratuko dira:

  • Garraio-azpiegiturak
  • Industriguneak
  • Etxebizitzak

Gai hauei dagokienean, aurretik zeuden proposamenak gogoratzeaz gain, egon diren iradokizunen baitan egindako aldaketak eztabaidatuko dira.

Beraz, azken urratsean sartuta gaudelarik, bertaratzeko deia luzatu nahi dizugu.

EGUNA: Otsailak 28, larunbata
ORDUA: 10:30
TOKIA: Herri Eskola