Azaroa |
13 |
21:00 |
Gezala Auditoriuma |
Miren Fernández |
Miren Fernández
Ordubeteko emanaldi intimista... testuinguru lasai batean gozatzeko modukoa. Kanta propioaz osaturiko errepertorioa da. Nahiz eta tarteka beste herrialdetako doinuekin moldatutako kantak erabiliko diren. Musika estiloari dagokienez, folk estiloan finkatu genezake, nahiz eta jazzarekin ere lotura handia eduki; bai taldearen formazioari dagokionez bai musika arregloak ulertzeko erari dagokionez. Edozein modutan, Mirenen ahots dotoreak merezi duen kalitatezko instrumentalizazioaz jantzirik, melodiak garrantzi handia duen kanta ulerkorrez osatutako emanaldi bitxia izango da.
SARRERA: 5 €
Azaroa |
20 |
17:00 |
Gezala Auditoriuma |
Mc Jeara´s Band |
McJeara's Band (Haurrentzat kontzertu pedagogikoa)
Mac Jeara's Bandak sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduriko kontzertu pedagogikoa aurkezten du; New Orleanseko Dixie estiloa -ondoren jazza deituko denaren aitzindaria-, Broadwayko musikaletako Swing estilo bilakaraziko duen eraldaketa prozesua ikusi ahal izango dute haurrek. Kontzertua 10 saioz osatua dago, haurrek, agertokian, musikariekin parte hartzen dutela.
Azaroa |
20 |
17:00 |
Gezala Auditoriuma |
Txoborro Magoa |
Azaroa |
27 |
21:00 |
Gezala Auditoriuma |
Hariots taldea |
Munduko ufadak ekarriko ditu Hariots taldeak
Irungo Hariots taldeak mundu osoko doinuak ekarriko ditu Lezora. Maite Elizondok (arpa zelta eta teklatua), Iñigo Salaberriak - Lezo Herri Eskolako musika irakaslea - (biolina eta perkusioa), Miguel Angel Garciak (baxu elektrikoa eta klarinetea) eta Julio Bravok (biolina, mandolina eta gitarra) osatzen dute taldea. Laukoteak euskal folklorea Irlanda, Iparramerika, Frantzia, Argentina nahiz hebrear musika herrikoiarekin uztartu du eta herrialde horietako instrumentuekin jantzi du taldea. Euskal Herriko biribilketa eta arin-arinek, irlandar dantzek, judutar doinu zaharrek, frantziar musetteek eta Argentinako tangoek bat eginen dute Hariots taldearen kontzertuan. Kontzertu eklektiko eta berezia da uztartze horren fruitua, ez baita ohikoa musika saio bakar batean hain jatorri ezberdineko musikak batzea.
SARRERA: 5 €