2009.eko Azaroaren 3ekoa

Lezon, 2009ko azaroaren 3an, asteartea, 11:35 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta Jon Legorburu Arrastua, Iñigo eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira izan Urko Lopetegi Campano eta María Pilar Legorburu Etxegarai.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko urriaren 20an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko urriaren 20az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-obrei dagokion 21. ziurtapena, azkenekoa. (2006H0120004).

U.T.E. Lezok aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko lehen faseko urbanizazio-lanei dagokion obra amaierako ziurtapena (21. zenbakia).

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: U.T.E. Lezok aurkeztutako 21. ziurtapena onartzea, 289.305,14 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanen obra amaierari dagozkiolarik, (ADO 99 - 1354).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Zubitxo kaleko 31ko tarteko solairuko ezkerrean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia emateko proposamena (2007HO300024).

Xabier Olaizola Etxebestek, Zubitxo kaleko 31. tarteko solairuko, ezkerreko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Xabier Olaizola Etxebesteri, Zubitxo kaleko 31n. tarteko solairuan, lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion 2004ko azaroaren 3ko Alkatetzaren 2004/533 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005ko uztaila 12ko hitzarmena izenpetu zuen Xabier Olaizola Etxebesterekin, Zubitxo kaleko 31. tarteko, ezkerreko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Uztailaren 12ko hirigintza, obra eta zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren 2005/321 Dekretuaren bidez eman zitzaion Xabier Olaizola Etxebesteri, Zubitxo kaleko 31n. tarteko solairuan lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Xabier Olaizola Etxebesteri, Zubitxo kaleko 31n. tarteko solairuko, ezkerreko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Xabier Olaizola Etxebesteri, Zubitxo kaleko 31n. tarteko solairuan, ezkerreko lokal ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 27,32 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALEKO GAIAK

5.- 2009. urteko Lan Eskaintza Publikoaren aldaketa onartzeko proposamena (2008PE080002).

Lezoko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko apirilaren 7an egindako bilkuran, 2009ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu zuen, eta hartan, langile funtzionarioen zerrenda bateratuan dauden zenbait plaza bete gabeak sartuta zeuden, horien artean Ofizial Elektrizistaren plaza.

Enplegu Publikoaren Eskaintzaren onarpenaren ondoren eta Elektrizista plaza eskuratzeko beharrezkoak diren ezaugarriak egokitzeko (ikasketa mailak, soldatak, ...), Ofizial Elektrizistaren plaza 2009ko EPEtik erretiratzea porposatzen da. Behin, 2010eko udal plantila berrian eta lanpostu zerrendan proposatzen diren aldaketak egin eta gero, 2010 Enplegu Publikoaren Eskaintzan sartuko liztateke berriro.

Honela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 2009ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aldaketa onartzea, bertatik Ofizial Elektrizistaren plaza erretiratuz.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Udal honetan hutsik dagoen arkitektu plaza betetzeko deialdia eta oinarriak onartzeko proposamena (2009PE090003).

Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2009ko apirilaren 7an egindako bilkuran, Lezoko Unibertsitateko Udaleko 2009. urteko Lan Eskaintza Publikoa onartu zuen.

Lan Eskaintzan honetan, %50eko lanaldia duen arkitekto plaza bat barneratua dago. Plaza honen oinarriak dagoeneko prestatuak dituzte udaleko teknikariek.

Horiek horrela, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Lezoko Unibertsitateko Udaleko arkitekto plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko oinarriak onartzea.

BI: Udal honetan hutsik dagoen eta 2009. urteko lan eskaintza publikoan barneratutako arkitekto baten lanpostua hornitzeko lehiaketa-oposizio irekiko deialdia egitea.

HIRU: Deialdi publikoaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratzea eta honen berri ematea Estatuko Aldizkari Ofizialean.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

7.- 37 eta 38. fakturen zerrenden onarpena.

Fakturen 37. zerrenda onartu egin da, 38. zerrenda, aldiz, ez da onartu.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren eskaera onartzeko proposamena (2009GZ010011).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko interesatuak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Interesaturiari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 58 €.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 828.725tik 828.729ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna