Lezoko Udalak efizientzia energetiko handiagoa lortzeko egiten du lan

Or, 2010-11-12 09:43

2010. urtean zehar, Lezoko udalak hainbat ekintza egin ditu udal eraikin batzuetan eta kanpo argiterian, efizientzia energetiko handiagoa lotzeko.

Udalaren fakturaren azterketak kontsumo energetiko handiena sortzen zuten sektoreak identifikatzea ahalbidetu zuen. Kanpo argiteri publikoa – kaleen eta eraikinen fatxadaren argiztapena, etab – udal gastu elektrikoaren %60a suposatzen du, eraikin publikoek %37a kontsumitzen dutelarik. Azken hauetatik gehien kontsumitzen dutenak kiroldegia eta igerilekua dira, behar bezala funtzionatzeko energia asko behar baitute. 2010. urtean zehar efizientzia energetikoa hobetzeko burututako ekintzak aipatutako bi sektore hauetan egin dira.

Kanpo argiteri publikoari dagokionean, Lezoko udalak ikuskaritza energetiko bat eskatu du efizientzia energetikoari buruzko araudia (azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretua non kanpo argiteriaren efizientzia energetikoari buruzko araudia eta bere instrukzio tekniko osagarriak onartzen diren) zenbateraino betetzen den ebaluatzeko. Inergetika enpresak egindako azterketa hau Energiaren Euskal Erakundearengatik %50 batean izan da subentzionatua, gastu totala 12.480€koa izan delarik. Ikuskaritza honen emaitza nagusiak hauek izan dira:

- Kale gehienak, %81ak, ongi argiztatuak daude, hau da, ez daude ez gehiegi eta ez gutxiegi argiztatuak. Jaizkibel hiribidea eta alde zaharra gehiegi argiztatuak daude.

- Luminarien %57ak, baimendutakoa baino argi gehiago igortzen dute zerura. Luminaria hauetako gehienak, landa eremuan daude kokatuak. Lezoko erdigunean eta egoitza gunean kokatutako luminariek ordea, baimenduko argi igorpenak betetzen dituzte.

- Balorazio orokor bat eginez, emaitza da luminarien %60ak ez duela eskatutako baldintzen bat betetzen. Gabezia gehienak zerura argi gehiegi igortzearekin lotuta daude.

 - Ikuskaritza honetan, efizientzia egoki bat lortzeko beharrezkoak liratekeen aldaketa guztiak zehazten dira (argi koadro eta luminarien aldaketa….). Konponketa guzti hauek eginez gero, udalak energian 30.700€ aurreztuko lituzke urtean.

Udal eraikinei dagokionean, kontsumo energetikoa gutxitzeko obra eta ekintzak burutu dira Udalaren eraikinetan (Udaletxea, Alhondiga eta Andreone- liburutegia) eta Jaizkibel-Azpi eskolan.

Udaletxean, Alhondigan eta Andreonen burututako ekintzak eraikinen isolamendua hobetzera (teilatuan hobekuntzak, lehiak aldatu,…) eta efizientzia energetiko handiagoko sistemak jartzera (iluminazio ekipoak aldatu, berogailu sistema aldatu,…) zuzenduak izan dira. Obra hauen kostua, 500.000 € ingurukoa, E Planean barneraturiko dirulaguntza batekin ordaindu da.

Azkenik, Jaizkibel-Azpi herri eskolan instalazio elektrikoan hobekuntzak egin dira eta zeuden luminariak, errendimendu handiagoko berriengatik ordezkatu dira. Aldaketa hauek Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket a Departamentuak emandako subentzio batekin ordaindu da. Subentzioa 74.700€ ingurukoa izan da.

Arloa edo saila