Euskara ikasteko bekak eskatzeko epea zabalik

Ar, 2012-06-26 14:14

Ekainaren 19an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren euskara sailaren diru-laguntzaren oinarriak. Horien artean udan euskara ikasteagatik ematen duten laguntza aurkitu daiteke.

Xehetasunez deialdi hori ikusi nahi izanez gero, jo deialdira.

Bertan aurkituko duzunaren laburpena berriz hau da:

- Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 16aan amaitzen da.

- Aurkeztu beharreko dokumentazioa ondokoa da:

· Eskabide orria behar bezala betea.

(Udalean eskatu edo HEMEN kllikatuz azken orrietan lortu).

· Eskatzailearen NAN / IFKren fotocopia.

· Ordainagiriak (Originalak edo kopia konpultsatuak).

· Euskaltegiko ziurtagiria (Ikasturteko asistentzia eta errendimendua jasoko ditu).

· Ogasunarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.

· Gizarte-Segurantarekin zorretan ez dagoenaren ziurtagiria.

Beka eskaerak udaleko erregistroan sartu behar dira.

Arloa edo saila