Ostegunean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bekoerrotan

Ar, 2017-01-03 16:56

Oraindik salgai daudeTipi-tapa korrika ikuskizunerako sarrerak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizuna ostegun honetan, abenduaren 5ean, izango da 12:00etan Bekoerrota kiroldegian.

Esan bezala, salgai daude oraindik, urtarrilaren 5ean eguerdiko 12:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimotots-ek eskainiko duten Tipi-tapa, korrika ikuskizunerako sarrerak.

Sarrerek 8 euro balio dute eta hiru urtetik gorakoek sarrera beharko dute; horiek Bekoerrota kiroldegian, Altzate igerilekuan, Kultura saileko bulegoan, 8:30-14:00 bitarteko ordutegian eta Xenpelar kultur zentroan, Oreretan, eskuratu daitezke.

Aldez aurretiko salmentan sarrera guztiak saltzen ez badira egunean bertan leihatilan jarriko dira salgai 11:00etatik aurrera. Kiroldegiaren ateak 11:30ean irekiko dira.
 

Arloa edo saila