SANTA AGEDA BEZPERAKO KALEJIRA ASTEARTEAN

Or, 2025-01-31 10:17

Datorren otsailaren 4an, asteartea, Santa Ageda bezpera ospatuko da Lezon.

Urtero moduan, Santa Ageda bezperako kalejira ospatuko da herriko kaleetan zehar. Arratsaldeko 19:00etan Tomas Garbizu Udal Musika Eskolatik hasita, Lezotik barrena ibiliko da 45 minutu inguruko kalejira. Udalak, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu lezoarrak.

Parte hartzeko, interesdunek 18:50 egon beharko dute Musika Eskolan. Janzkeraren aldetik baserritar jantzia edota zapi, txapel edo arropa iluna janztea gomendatzen da. Makila eramateko eskakizuna ere egiten da.

Ibilbidea: Musika Eskola, Ijurko, Atzekoate, Ixkulin eta Gurutze Santuaren Plaza.