Antzerkia

Antzerkia

HANSEL ETA GRETEL

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 € (abonoarekin 1 €)
Lugar
Gezala Auditoriuma

Grinn anaien klasikoaren bertsio dibertigarria.

Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen,eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik,ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea,bankura iristeko basoa zeharkatu behar da.

Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago.

Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…

  • Egileak: Hermanos Grimm
  • Bertsio eta zuzendaritza: Anartz Zuazua
  • Antzezleak: Kepa Errazti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti
Antzerkia

LA ISLA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

La isla antzezlana Juan Carlos Rubiok idatzi du Histrion Teatro konpainiarentzat. Testu hunkigarri honek azaltzen digu gizarteak apurka-apurka nola hezi gaituen.

Beldurra erakusterako orduan, nahiz eta ezbehar ikaragarria bizitzen egon, elkarbizitza arauek eskatzen diguten papera betetzen dugu.

Baina zer gertatzen zaigu sentitu ezin dena sentitzen dugunean? Minak gainez egiten gaituenean eta ihes ateratzeko indarra besterik ez dugunean? Egoera horretan bizirik iraun nahi dugu?

Antzerkia

OXIDO

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ohiz kanpoko egoerei aurre egiten dieten eta bizitzaren zentzugabekeriari gogor egiten dioten pertsona bereziak. Bizitzari aurre egiteko modu berezi horren ondorioz, gertaerak uste gabeko modu batean etortzen dira. Pertsonaia hauen giza harremanei eta bizi diren gizarteari darien zakarkeria agerrarazten dute hiru egoera groteskok. 
Hiru espazio desberdinetan bizi den umore garratzeko lan honen osagaien artean ditugu ikusleekiko hurbiltasuna eta konplizitatea. Esperientzia desberdina eta erakargarria. Gaztelania. Made in Gasteiz.

Lekuak mugatuak dira: Sarreren aurretiazko salmenta Maiatzaren 6tik Aurrera interneten bidez: www.elcorteingles.es, telefono zenbakia: 902 400 222, aurrez aurre: Gasteizko El Corte Inglés saltokian (10:00etatik 22:00etara, astelehenetik larunbatera). Salmenta eragiketa bakoitzean, gehienez 2 sarrera eskura daiteke pertsona eta ikuskizun bakoitzeko. Sarrerak ez daude zenbakituta.

Antzerkia

EBOOK, LIBURUAREN BILAKAERA

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

"Ebook, liburuaren bilakaera", liburuaren eta bere protagonisten istoriorik liluragarriena eta zentzugabeena eskaintzen du. Bokazio didaktikoa, hezitzailea eta oso dibertigarria duen ikuskizuna. Denboraren joanean, jakintzaren, aurkikuntza handien eta idazketaren bilakaeraren unibertso liluragarrian barneratzen den ezinbesteko errepasoa da gaur egunera arte, eta E-book delakoa agertzen da, ikuskizunari izena ematen diona. Liburuaren eboluzioaren etapa ezberdinen berrikusketa zehatz hau, hirurogei minututan kondentsatua, ironiarekin zipriztindua, ikusizko eta soinuzko efekturik onenak, eta noski, Spasmoren keinuzko umorerik onena.

Antzerkia

Mi padre es un ogro

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Miguelek bere aitaren, mundu guztiak ‘Ogro’ deitzen zuen gizonaren, memoria berreskuratu nahi du. Urteak dira aitaren berririk ez duela. Orain, helduaroan, aitarekin kartzelako ziega partekatu zuen gizon baten bisita izango du, eta aitaren gutun bat emango dio. Horrela, inoiz kontatu gabeko istorioa ezagutuko du. Ogro bakarti eta ilun bat ezagutuko du, baina baita bihotzean oraindik toki bat duela bere seme kutunarentzat. Maitasun horri esker, konturatuko da bere aita beti izan dela gizaki bat.

Mi Padre es un Ogro ikuskizunak agerian jartzen dizkigu onen gaiz­takeria eta gaiztoen ontasuna, zigorra, errua, solidaritatea, justizia, ongia eta gaizkia buruzkoa da. Ogroen lurralderako bidaia bat da, itxaropenaren abesti bat, berreskuratze-istorio bat. Hunkitu nahi gaituen ikuskizun bat da, besteen sentipenak geuk sentitzea nahi duena eta enpatia sorraraztea, oro har, guretzat arrotzak diren egoeren aurrean.

Antzerkia

ENE BA! (Sarrera denak agortuta)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama-gaia berandu iritsiko da afaritara.
Afaltzen hasi baino lehen, ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Antzerkia

LE FUMISTE

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Le Fumiste oroimenari omenaldia da, haurtzaroko bizipenak eta bizitzako beste une batzuk gogorarazten dituena. Nola harrapatzen da oroitzapen bat? Oroitzapenak keak dira, dantzan, lagundurik, itxura aldatzen dute eta desagertu egiten dira.

Oroitzapenen mundu bateko protagonistak eszenan eraikitzen dira, elementu soiletatik abiatuta. Objektu komunak, poteak eta edalontziak, gorputzak hartzen dituzte eta arima eta bizitza propioa izaten dute.

Pertsona batzuek badakite beste argi txiki batzuetan piztea, adibidez, edalontzi baten beira argiztatzen dutenak, eta distira emanez, gardentasunik gabe.

Gure aitona-amonek emozioak sentitzen irakatsi ziguten, indar eta samurtasun osoz. Iragana eta etorkizuna lotzeko, lo egin aurretik besarkada sakon batean.

Ipuinak eta istorioak entzutea, irudizko munduak asmatzea, gauzak sakon hitz egitea, bizipen biziak sentitzea.

Denborak oroitzapenak lausotzen ditu gure oroimen likidoan, eta arrasto berezi bat uzten du: ke-arkatz batek airean idatzita uzten du … Bizitu duguna modu ederrenean gertatu da!

Artea betiko edertasunean ospatzeko bitarteko bat da.

Sormen prozesua pausoz pauso eraikitzen da, hala nola, baten bizitza osatzen duten oroitzapenak; astiro, bakoitza denboran eta espazio batean kokatzen da, eta haiei esker ere garena izatera iristen gara. Kontatu ahal izateko, umorea eta poesia kontuan hartuta.

Hemen bideo laburpena: 

 

Antzerkia

AHATETXO ITSUSIA!

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Ahate ama baten kumeak jaiotzen direnean jaio berrietako bat besteengandik zeharo ezberdina aterako da. Orduan, neba-arreba txikiek ahate anaia baztertuko dute eta itsusi esango diote. Ahatetxo itsusia, besteak ez bezala delako, munduan zehar abiatuko da maite duen norbaiten bila. Hainbat pertsonaia ezberdin ezagutuko ditu horrela. Aniztasunerako bidean lagunduko dion zerbait aurkituko du haietako bakoitzerangandik.

Hans Christian Andersenen ipuinean oinarrituta dago antzezlanaren hari nagusia, baina gaur eguneratutako irudi zein edukiekin. Gainera, jolasak dantzak eta abestiek ahatetxo itsusia lagunduko dute bere barreneko edertasunaren bilaketarako bidaia ahaztezin eta dibertigarri honetan. Izan ere, ezberdin izatea, ederra izatea da!

Antzerkia

"Crusoe"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Eskolako Patioa

Lezo Kilometro Zero kultur egitarauaren barruan.

Crusoek bere kabuz jaten eta inguruarekin eta izaki erreal eta irudizkoekin harremanetan egoten ikasten du. Bere uhartetik, denbora eta itsasontziak pasa­tzen ikusten ditu, baina ez dira gelditzen. Crusoek, azkenik, lortzen du bizitza lasaia eraman ahal izatea Viernesekin batera. Bere bizitza, itsas zabaleko itsasontzia bezala, urrutian ikusten du pasatzen.

Nor ez da sekula sentitu naufrago bere uhartean?

2015eko Umore Azokan Euskadiko Kaleko Ikuskizunik Onenaren saria lortu zuen Markeliñe konpainiak Andante lanarekin. Daniel Dafoeren testuan inspiratzen da oraingoan, itsaso zaporea duen istorio propioa sortzeko, bizitzari buruzko metafora.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea / Zuzendaritza: Markeliñe
  • Antzezleak: Fernando Barado, Jon Koldo Vazquez, Itziar Fragua, Sandra F. Aguire, Paco Trujillo, Jon Kepa Zumalde, Roberto Castro
  • Musika: Roberto Castro
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Iraupena: 55 minutu
  • Hizkuntza: Testurik gabea
  • Publikoa: Publiko guztientzat
Antzerkia

KASKAROT

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 € (abonoarekin 1 €)
Lugar
Gezala Auditoriuma

Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen.

Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio.

Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

FITXA TEKNIKOA 

  • Egilea: Gartxot Unsain Letona
  • Zuzendaritza: Florentino Badiola
  • Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez eta Javier Fernandez
  • Zuzendaritza teknikoa: ATX Teatroa
  • Produkzioa: ATX Teatroa
  • Musika: Gartxot Unsain Letona
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Jantziak: Idoia Beratarbide