Haur jarduera

"Loops"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Zig eta Zag, zerbaiten bila dabiltzaten bi pertsonaia dira. Jakingurak mugiarazten ditu. Batak sorbaldan pisu astuna darama, horregatik astiro baina etengabe dabil; besteak ez du ezer eramaten, salbu buru gainean daukan kutxatxo bat, non bere bizipen guztiak gordetzen dituen. Bata esperientzia da, bestea, esperientzia eza. Batak biolontxeloa jotzen du, besteak, txirula…. Munduan zehar birak ematen, topo egingo dute eta topaketa horrek hazarazi egingo ditu, bata hustuko da eta bestea beteko da.

LOOPS denboraren igarotzearen jolasa da, bizitzari, jarraipenaren eta ondarearen ideiari kanta bat. Hori guztia, objektu, zuzeneko musika, txotxongilo eta antzezleren bidez azalduta.

"Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.

Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra.

Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.

 

 

"ZuTuberrak"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak balira bezala, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu, eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatuko litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da ZuTuberrak. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak...), euskararen gaineko hausnarketa egingo da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izango ez bagenu?

Eszenatokian trebetasun handiko bi aktore jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi egingo dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.

ZuTuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izango du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta egingo da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.

Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.

Fitxa artistikoa

  • Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
  • Aktoreak: Olatz Pagalday, Jon Zubiaga
  • Aktorea bideoan: Urko Olazabal
  • Soinuaren diseinua eta grabaketa: Asier Ercilla (Balea Musika Ideiak)
  • "ZuTuberra" abestiaren oinarria: Maisha
  • Argazkiak: Ilara
  • Jantziak: Estudio 14
  • Bideoklipa: bideozbideo.com
  • Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Diseinu aholkularia: BLK Komunikazioa
  • Diseinua eta ilustrazioak: M. Biosca (Vdh Comunicación)
  • Ekoizpena: Eidabe Ekimen Kulturalak
  • Iraupena: 55 minutu
  • Adina: 7-14 urte 

"Asterix: Edabe magikoaren sekretua"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera erori da. Han etzanda hausnartzen hasi da. Orkatila bat bihurritu du, baina askoz okerragoa izan zitekeen! Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua?

Asterixek eta Obelixek lagunduta, Galia osoan zehar bidaiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzearren. 

"Xocolat"

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma

Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.

Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.

Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko. 

  • Aktoreak: Rosa A. García, Maitane Goñi
  • Egilea eta Zuzendaria: Ramón Molins
  • Produkzioa: Teatro Paraíso
  • Eszenografia diseinua eta Jantziak: Elisa Sanz, Teatro Paraíso
  • Eszenografia eraikuntza: Luis Martioda, Tomás Fdez. Alonso, Utilleria-Atrezzo SL.
  • Argiztapen diseinua: Miki Arbizu.
  • Musika aukeraketa: Ramón Molins
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publiko mota: Haurrak