Kontzertua

Kontzertua

Hatxe "Panpin hautsien dantza"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

HATXE Idoia Hernández pianista eta sortzailearen proiektu pertsonala da. “Panpin hautsien dantza” musika ikuskizuna proposamen intimoa da. Post-klasiko bezela definitu daiteke. Eszenatokian pianoa, ahotsa, bibolina eta bateriak beste dimentsio bat hartzen dute, argi zein eszenografia lanketa baitago. Azpimarratzekoa da 4tik 3 musikari emakumeak direla eszenatokian. 

Kontzertua

Angel Unzu Trio & Andrzej Olejniczak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Angel Unzu gitarrista eta konpositoreak laukote formatuko bere lehen diskoa aurkeztuko du, ORAIN izenekoa.

Abenduan grabatu zuten eta hiru jazzlari ezagun eta errespetatu hauen parte-hartze bereziarekin: Gonzalo Tejada (Baxu elektrikoa/Kontrabaxua), Juan Manuel Urriza (Bateria) eta Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaile poloniarra (Saxo Tenor/Soprano/klarinete baxua). Angel Unzu gitarraz eta konposizioez arduratzen da. Formazio honekin, bere soinu eta estetika akustikotik erabat urruntzen da.

ORAIN autoreak, interprete eta konpositore bezala bizi duen une sortzaileari erreferentzia egiten dio. Pieza batzuk aurretik sortuak izan ziren eta beste batzuk laukote honentzat ex profeso idatziak. "Gaur, orain, horrela jotzen eta konposatzen dut, nire iraganagatik hona iritsi naiz, bihar ikusiko da".

Ángel Unzu BIO

Zazpi CD argitaratu ditu lider gisa, non konpositore eta interprete eklektiko gisa agertzen den, batzuetan musika tradizionaletik, mundu garaikidetik edo jazzetik gertu dagoen hizkuntza batekin.
Gitarra Sola, Piano, Orquesta, Big Band, Teatro eta Corosentzat musika idatzi du.

1994az geroztik, bere diskografiaren edukia erakusten du bere kontzertuetan, batez ere solo gitarra formatuan.

Nafarra jaiotzez, Euskal Herrian garatzen du bere musika-jarduera. Gitarra klasikoa eta jazza ikasi zituen Madrilgo Ateneo de la Musican, eta hobekuntza-ikastaroetan parte hartu zuen, Leo Brouwer, Ralph Towner, Pat Metheny, Egberto Gismonti, Sergio Assad eta abarrekin.

Euskal artista askoren grabazioetan eta zuzenekoetan kolaboratu du: Benito Lertxundi, Gontzal Mendibil, Iñaki Salvador, Jabier Muguruza, Alex Ubago, Diego Vasallo, Mikel Laboa, Amaia Zubiria, Anje Duhalde, Mikel Markez, Erramun Martikorena, Oreka tx, Iker Goenaga, Alaitz eta Maider, Olatz Zugasti, Kepa Junkera, Philippe de Ezcurra eta abar.

Euskal Herrian, Argentinan, Uruguain, Frantzian, Suitzan, Portugalen, Alemanian, Holandan, Polonian eta Japonian egin ditu kontzertuak. Erroko musika, world music, funk, bossa eta jazz taldeekin lan egin du zuzenean.

Kontzertua

Sara Zozaya

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sara Zozaya Donostiako kantautore bat da; zenbait musika-proiektutatik igaro ondoren, adibidez, The Roof, eta gaur egun Nerabe taldeko abeslaria izanik, 2019ko hasieratik bere proiekturik pertsonalenaren abestiak zuzenean aurkezten ari da. Euskadin gehien entzuten den irratian Top 1era iritsi eta jaialdietan, adibidez Donostiako Jazzaldian, jo ondoren, joan den abenduan argitaratu zuen III, Kutxa Kultur egonaldietan postu bat izateko aukera eman dion lehen EPa, eta Mondo Sonoro-ren arabera, urteko demo onenen rankingean zazpigarren postua, eta, gainera, 40 kontzertu baino gehiagoko bira luzea.

Sara Zozaya bere azken lana aurkeztera datorkigu: (I). Bere unibertsoa folk-pop, lo-fi eta beats elektronikoekin uztartzen du lan berri honetan, non artistak bere giro ilun eta zintzoari eusten dion. Oso ekoizpen zaindua du, bi artista-belaunaldiren arteko zubi perfektu bihurtzen duen sonoritatea duena.

Joaten utzi eta berriro hasteari buruzko lan bat da. Bertan, Benito Lertxundiren laguntza jaso du Benetan kantuan. Disko apurtzailea da (I), nazioarteko soinu modernoa eta euskal musika tradizioa nahasten dituena.

Kontzertua

Aran Saiz Trio

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Arantzazu Saiz (Oñati, 1975) hezkuntza klasiko sendoko pianojolea dugu. Teknikoki iaioa eta dotorezia oso fin baten jabe. Baina Arantzazuk (edo hobe esan Aran Saiz, artistikoki izendatzea nahiago duen moduan) musikarenganako duen maitasunak akademizismoaren muga eta egiturak gainditzen ditu eta emozioen azaltzea ahalbideratzen duen hizkuntza zabal eta anitz moduan ikusi arazten du berak. Aranek pieza klasikoak begirune osoz interpretatzea bezainbeste du gustuko Jazz inprobisazioen jokura ematea, funk sutsuaren erritmora dantzatzea edota Pop abesti baten melodia hunkigarriaz gozatzea. Eta hala erakutsi nahi izan digu, “Bidean” izeneko bere lehen diskoan Hasier Oleaga (bateria) eta Joseba Loinaz-en (baxua)  laguntzarekin.

Kontzertua

Rafa Rueda

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Rafa Rueda abeslari eta gitarrista Broken Bihotz eta Pi.L.T. taldeetan aritu zen, bakarlari moduan hasi aurretik. Bost disko grabatu ditu bere izenarekin, literatura eta musika uztartzen dituzten hainbat proiektutan parte hartu ditu, eta ekoizle lanak ere egin ditu beste kantari batzuentzat (Petti, Anje Duhalde, Jon Enbeita, Txuma Murugarren, Kokein…) eta Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko disko bat koordinatu du, Ehungarrenean hamaika. Lou Topet taldeko kidea da.

Kontzertua

Zea Mays "Atera"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Zea Mays talde bilbotarrak 20 urtetik gora daramatza pertsonalitatez beteriko rocka eskaintzen, Euskal Herriko ahots onenetarikoa den Aiora front-woman buru dutela.

Oraingoan, plazaratu berri duten Atera diskoa aurkeztera datoz baina kontzertuan ez dira azken hamarkadetako euskal soinu-bandaren parte diren hit-ak faltako.

Kontzertua

Olatz Salvador

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Olatz Salvador txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak.

20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen, ordea, bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu bilakatuta, leku ezberdinetan kontzertuak ematen hasi zen, egun duen proiektu izaera hartu arte.

Kontzertua

Musika Eskolako Rock Taldeak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Ingelesez
Prezioa
Doakoa
Lugar
Lezo Herri Eskolako patioa

Musika Eskolako Rock Taldeek kontzertua eskainiko dute.