Zahartze aktiboa sustatzeko helburuarekin, 60 urtetik gorako herritarrei zuzendutako irteerak dira, adineko pertsonek ariketa fisikoa egin dezaten. Egitasmo honen bitartez adinekoen ongizate fisiko eta mentala hobetzea eta zaintzea lortu nahi da. Parte hartzeko nahikoa da udaletxe aurrera agertzea, ostegunetan, 10:45ean ibilbide luzea egiteko eta 11:00etan ibilbide laburragoa egiteko.
Ibilbideak seguruak dira eta ondo egokituta daude ibiltzeko zailtasunak dituzten herritarrentzat. Horrez gain, partehartzaileek boluntario ezberdinen laguntza jasotzen dute ibilbide osoan zehar. Beraz, ariketa fisikoa egiteko aukera izatetik haratago, lagun artean paseo atsegina egiteko aukera ere eskaintzen du Tipi Topak.