Tokiko merkataritza eta ostalaritza suspertzen Lezo Bonuaren bitartez

Or, 2020-08-28 10:05

Aipatu bonua 7 eurotan dago eskuragarri eta trukean erosleek 10 euroko bonua jasotzen dute erosketak egiteko. Lezo Bonuak ekimenera atxikitako establezimenduetan eskuratu eta erosi diren tokian bertan gastatu ahal izango dira urriaren 31a arte.

COVID-19ak 360 graduko bira eman dio gure egunerokotasun zein errealitateari eta horren eraginak dagoeneko bistakoak dira hainbat eta hainbat sektoretan, esate baterako merkataritza eta ostalaritzan.

Izan ere, martxotik maiatzera bitarteko konfinamendua dela eta, establezimendu txiki askok beren ateak itxi behar izan zituzten, krisi ekonomiko bat sortuz eta establezimendu horien egunerokotasuna eta kasu askotan, etorkizuna arriskuan jarriaz.

Hori aintzat hartuta eta pertsonak izanik udal jardunaren ardatz nagusia, Lezoko Udalak 19.779 euroko diru-lerroarekin “Lezo Bonua” programa onetsi zuen, herritarrei merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan gastatzen laguntzeko eta, bide batez, udalerriko establezimenduak babestu eta indartzeko.

Gauzak horrela, Lezo Bonuaren bitartez, lezoarrek erosketa bonuak eskuratu ditzakete herriko establezimenduetan gastatzeko. Bonu horiek dagoeneko eskuragarri daude programara atxikitako establezimenduetan (zerrenda behean).

Salmenta prezioa 7 eurokoa da baina horren balioa, aldiz, 10 eurokoa. Hau da, erosleak, 7 euro ordaintzen ditu bonua eskuratzeko baina trukean, 10 euroko erosketa egin ahal izango du Udalak ematen duen 3 euroko diru-laguntzari esker.  Bonuak, halaber, erosten den tokian bertan gastatu beharko dira, urriaren 31ra bitartean edo bonuak agortzen diren arte.

Eskuratu zure Lezo Bonua eta suspertu dezagun, guztiok, Lezoko merkataritza eta ostalaritza!

Programara atxikitako establezimenduak:  

äriz arropa denda

Edurne ile-apaindegia

Óptica Lezo

Zaldiak jatetxea

Garbiñe arrandegia

Ttantta

Orekan

Titare mertzeria

Aizpea ostatua

Asador Sagar Zulo

Txingurri taberna

Panpox ile-apaindegi/estetika

Sahatsa taberna

Petit arropa denda

Argi ile-apaindegia

Kimaya

Kaialde jatetxea

Ximak ile-apaindegia

Sorgin taberna