Tomas Garbizu Musika Eskolako ikasleen ikasturte amaierako audizioak ikusgai udal webgunean

Egungo egoerari erreparatuz, aurtengo audizioak bide bitartez eskaini dituzte ikasleek.

Lezoko Udalak ikasle eta irakasle guztiak zoriondu ditu garai zailenetan ere, egindako lan bikainagatik.

Hainbat eta hainbat udal jarduera bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolako ikastaro zein klase presentzialak bertan behera gelditu ziren joan den martxoaren 13an osasun larrialdi egoera dekretatu zenean. Egoera horri erreparatuz, gainera, Udalak, bertan behera utzi zuen ere Musika Eskolako tasaren ordainketa eta horrela mantendu du konfinamenduak iraun duen bitartean, hain zuzen, azken hiru hilabeteotan.

Itzialdia, baina, baina, ez da oztopo izan Musika Eskolako ikasleek musikaz gozatzen eta ikasten jarraitzeko, gaur egungo teknologiei esker eta irakasleek egindako lanari esker,internet bidez jaso ahal izan baitituzte beren klaseak. Eta jada ikasturtea amaituta, ohikoa den bezala, ikasturte amaierako audizioak eskaini dituzte, hori bai, aurtengoan bideo bitartez.

Audizio horiek guztiak ikusgai daude HEMEN

Amaitzeko, Udalak Musika Eskolako ikasle eta irakasle oro zoriondu ditu garai eta egun gogorrenetan ere egindako lan bikainagatik! ZORIONAK GUZTIEI!