Trafiko etena Kale Nagusian, ostiraletik, hilak 17, astelehena bitartean

Az, 2020-07-15 14:28

Kale Nagusiko 32-34an egingo diren berreraiketa lanen harira, aipatu kaleko zoladura babesteko hormigoi geruza babesgarria botako da, ondorioz, kalea ibilgailuentzat itxiko da ostiraleko (hilak 17) 14:00etatik asteleheneko (hilak 20) 08:00ak bitartean.

Oinezkoentzat, baina, igarobide irisgarria bermatuko da uneoro.

Datorren astean Kale Nagusiko 32-34 etxebizitzaren berreraiketa lanak hasiko dira. Horretarako, egun dagoen eraikina bota eta berria egingo da bertan.

Gauzak horrela, lan horien harira, Kale Nagusiko zorua babeste aldera, hormigoi geruza babesgarria botako da aipatu eremuan. Babeste lan horiek ostiralean, uztailak 17, egingo dira eta ondorioz,  Kale Nagusia itxi egingo da ibilgailuentzat. Trafiko etena ostiraleko eguerdiko 14:00etatik asteleheneko 08:00ak arte egingo da. Oinezkoek, baina, bertatik pasa ahal izango dute, horretarako igarobide irisgarri bat bermatuko baita uneoro.

Behin berreraikitze lanak amaituta, hormigoi geruza hori kendu egingo da eta kaleak bere ohiko itxura berreskuratuko du.