"Turismoa, nola egokitu normaltasun berrira" doako webinerra Oarsoaldeko sektore turistikoari zuzenduta

Oarsoaldeak, merkatari eta ostalarien eskualdeko elkarteen eskutik eta sektore honi laguntzeko burutzen ari diren topaketa eta ekintzen barruan, seigarren online topaketa antolatuko du datorren ostegunean, maiatzaren 14an, goizeko 10etatik 11etara bitartean, turismoa eta bere errealitate berria ardatz hartuta.

Raúl García Lópezekin batera, Helmugen Aholkulari Estrategikoa eta “Aprende de turismo” web-orriaren sortzaile eta zuzendaria (https://www.aprendedeturismo.org), pandemiak turismoan duen eragina eta turisten portaeran eta kontsumo-patroietan izandako aldaketak aztertuko ditugu.

Hoteletarako estrategia berriak eta ostatu hartzeko beste aukera batzuk, Landa Etxeetarako Marketin gomendioak eta krisi garaietan komunikazio eta marketin turistikorako aholkuak izango dira nazioarteko prestatzaile eta hizlari honek gure sektorearekin partekatuko dituen aholku batzuk.
 

  1. Hizlaria: Raúl García López
  2. Data: maiatzak 14, osteguna
  3. Ordua: 10:00-11:00
  4. Izen-ematea: https://labur.eus/7nPoq
  5. Plataforma: Zoom

Jexux Leonet Garapen Agentziako presidenteak eskualdeko pertsona interesdun guztiak animatu nahi ditu garatzen ari diren webinar eta ekintzetan parte hartzera, sektorea eraberritzeko eta indartzeko onurak eta gakoak eman baititzakete, Oarsoaldeko hiri-ekonomia eta gizarte-ongizatea hobetuz. Era berean, gogorarazi nahi du laguntza edo diru-laguntzen kudeaketan edozein kontsulta, zalantza edo laguntza argitzeko Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoen bidez jo dezaketela agentziara.

www.oarsoaldea.eus

https://www.covid19oarsoaldea.com/

Tel/whatsapp: + 34 943 494 129