Lezoko Udalak abandonatuak zeuden hainbat bizikleta eman dizkio Gurpilartea elkarteari

Ar, 2022-05-10 13:02

 Elkarteak bizikletak konpondu eta helburu sozialetara bideratuko ditu.

Gurpilartea Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duen BIR-ZIKLATU proiektuaren baitan bizikletak jaso eta helburu sozialetara bideratzen ditu.

Herri desberdinetan jasotzen dituzten bizikletak konpondu eta atontzeko Errenteriako Udalak utzitako lokal publikoa erabiltzen du.

Lezoko Udalak abandonatuak edo erabilerarik ez zuten 9 bizikleta eman dizkio elkarteari. Hauek konpondu ostean, Hibaika arraun elkartera bideratuko dira, beraien entrenamendu eta desplazamenduetan erabiltzeko.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, Oihan Lopez, Gurpilartea elkarteko presidentea eta Lezoko Udaltzain bat parte hartu zuten banaketa honetan.

Arloa edo saila