Proiektua
Digurbe-Donostialdeko Uraren Zikloaren digitalizazioa proiektua Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak uraren zikloa digitalizatzeko Europako funtsetatik 5,03 milioi euroko dirulaguntza jasotzeko hautatuetako bat izan da (Ministerioaren ebazpena). Proiektuaren aurrekontua, guztira, 8,98 milioi eurokoa izango da; hau da, dirulaguntza jarduketen zenbateko osoaren %56 izango da.
Lezoko Udala barne hartzen duen proiektua Europak finantzatuko duen 30 finalistetako bat izan da. Guztira, estatu osoko 158 proiektuk hartu dute parte 200 milioi euroko finantzaketa-lerroa zuen deialdian.
Proiektuan, guztira, 52 jarduera sartzen dira uraren ziklo osoa hartzen dutenak: edateko uraren bilketa, tratamendua, biltegiratzea eta banaketa; hondakin-uren saneamendua eta arazketa, eta, azkenik, ingurune naturalera itzultzea.
Jarduketek hornitutako uraren ezagutza hobetuko dute emariak, presioak eta beste aldagai fisiko batzuk etengabe monitorizatuz, bai eta kalitate neurriak ere, bai izaera fisikokimikokoak bai mikrobiologikokoak.
Helburua
DIGURBE-Donostialdeko Uraren Zikloaren digitalizazioa proiektuak informazioaren teknologia berrien erabilera bultzatzen du uraren ziklo integralean, eta, horri esker, uraren kudeaketa hobetuko da, eraginkortasuna handituko da, hornidura-sareetako galerak murriztuko dira eta plangintza hidrologikoak eta nazioarteko araudiek ezarritako ingurumen-helburuak betetzen aurrera egingo da.
Teknologiarik onena eduki behar da informazioa denbora errealean hartzeko, gero tratatu, prozesatu eta aztertu ahal izateko, uraren zikloaren etapa guztietan edozein anomalia detektatu ahal izateko (edateko uraren banaketa; hondakin-uren saneamendua eta arazketa, eta, azkenik, ingurune naturalera itzultzea), bai egoera meteorologiko egonkorretan, bai kontrako egoeretan.
Azken batean, proiektuari esker, edateko uraren eta hondakin-uren hornidura-sareen kudeaketa eta kontrola hobetu ahal izango dira, baita horien instalazio nagusiena ere.
Elkartea
Uraren zikloa digitalizatzeko PERTEan planteatutako erronkei aurre egiteko, DIGURBE-Donostialdeko Uraren Zikloaren digitalizazioa proiektua aurrera eramateko elkarte hau, Aguas del Añarbe-Añarbeko Urak, S.A.k (Añarbeko Uren Mankomunitatearen kudeaketarako sozietate publikoa) eta Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Astigarraga, Urnieta, Usurbil eta Lezoko udalek osatzen dute; eta, aldi berean, udal hauek Mankomunitateko kide dira. Horrela, uraren zikloa modu integralean kudeatzen duen erakunde bat sortu da.
Lezoko Udala arduratzen da azken erabiltzaileari edateko uraren banaketa eta hondakin uren estolderia zerbitzua emateaz dagozkion udal zerbitzuen bitartez.
Ekintzak
Aktuazio kodea | Deskribapena | Diruz lagundutako kantitatea (euro) | Laguntzaren ehunekoa % | Laguntza kantitatea (euro) | Lizitazio espedientea | Kontratuaren esleipenduna |
---|---|---|---|---|---|---|
A2.1.1.e | HORNIKUNTZA-SAREEN DATUAK HARTZEA |
40.317,17 |
52 | 20.964,93 | 2024ID170005 | |
A2.2.1.c | HORNIKUNTZA-PLAN INTEGRALAK IDAZTEA: SAREEN MODELIZAZIOA, SEKTORIZAZIOA, HORNIKUNTZA-BERMEAREN ANALISIA, IHES-ANALISIAK, HOBEKUNTZA-PROPOSAMENAK | 15.458,1 | 52 | 8.038,21 | ||
A2.3.1.c | EDATEKO URA BANATZEKO HORNIDURA-SAREEN SEKTORIZAZIOA (GOI- ETA BEHE- SAREETAKO SISTEMAK): IXTEKO BALBULAK, EMARI-NEURGAILUAK ETA MANOMETROAK INSTALATZEA | 105.000 | 52 | 54.600 | ||
A2.3.2.d | HORNIDURA SAREEN EGOERA ZEHAZTEA. UR-GALERAK MURRIZTEA (EGITURAZKO IHESAK). AURRELOKALIZATZAILE-MULTIKORRELAGAILUEN ERABILERA | 17.025 | 52 | 8.853 | ||
A3.1.1.e | SAREKO DATUAK HARTZEA ETA SANEAMENDU-SISTEMAKO GAINEZKABIDEEN ETA INSTALAZIOEN JASOTZE TOPOGRAFIKOA | 92.584,47 | 52 | 48.143,92 | 2024ID170005 | |
A3.2.1.e | SANEAMENDUKO PLAN INTEGRALAK IDAZTEA: EGUNGO EGOERA, FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO DATUAK, HONDAKIN UREN SANEAMENDU SAREEN SEKTORIZAZIOA. | 10.305,4 | 52 | 5.358,81 | ||
A4.1.1.e | INGURUNE HARTZAILEKO EFLUENTEAREN KANTITATEA ETA KALITATEA NEURTZEKO EKIPOEN PROIEKTUA, INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK (SAREAK ETA GAINEZKABIDEAK) | 23.000 | 68 | 15.640 | ||
A5.3.5.e | KONTROL BATERATUKO SISTEMA BERRIA GARATZEA (SCADA +) | 50.000 | 52 | 26.000 |