Urtarrilaren 14a bitarte aurkeztu daitezke Aiton Borda taberna ustiatzeko eskaintzak

Og, 2021-01-07 14:45
Lezoko Udalak gogorarazi nahi die Aiton Borda tabernan zerbitzua emateko aukera aprobetxatu nahi dutenei oraindik ere eskaintzak aurkezteko tartea badutela. Udalak beregain hartuko ditu mantenu-gastuak, hau da; ura, argindarra eta abar eta 500€ emango dizkio ustiatzaileari Aiton Bordako garbiketa eta atezaintza lanengatik.

Lezoko Udalak Aiton Bordako taberna zerbitzua ustiatzeko esleipen prozesua abiarazi zuen abenduan. Eskaintzak aurkezteko astebete falta den honetan, udalak gogora ekarri nahi izan die, Aiton Borda tabernan zerbitzua emateko aukera aprobetxatu nahi dutenei, oraindik ere urtarrilaren 14a bitarteko tartea badutela eskaintzak aurkezteko.

Orain arte bezala, Udalak beregain hartuko ditu mantenu-gastuak, hau da; ura, argindarra eta abar. Berrikuntza bat ere badakar esleipen berriak, izan ere, Udalak 500€ emango dizkio ustiatzaileari Aiton Bordako garbiketa eta atezaintza lanengatik. Udalak ezarriko ditu salmenta prezioak eta ustiatzailea arduratuko da produktuak eskuratzeaz.

Gauzak horrela, ustiatzaileak ondorengo zerbitzuak bete beharko ditu:

  • Kafetegi zerbitzua (edari hotzak eta beroak), eta sukaldea, beti ere osasunari dagozkion araudiak beteaz.
  • Zerbitzuaren emate egokia.
  • Tabernaren eta Jubilatuen Elkartearen alboko beste aretoen garbiketa
  • Jubilatuen Elkarteko atezaintza zerbitzua

Esleipena urte beterako egingo da eta, ondoren, urtez urte esleipena luzatzeko aukera egongo da, nahiz eta gehienez hiru urtetarako esleituko den.

Esleipen prozesu honen informazio gehiago jasotzeko, udal webgunea kontsulta daiteke: https://lezo.eus/eu/kontratatzaile-profila