2021. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.
Herri bakoitzeko zergadun bat gertatu da irabazle. Saria bi lagunentzako otordu goxo bat izango da. Esan bezala uztailaren 6an egin zen zozketa eta hauek dira irabazle gertatu direnak:
Lezon, Pepi Etxegoien Irazu izan da sariduna. Argazkian ageri da Ion Pombar euskara zinegotziarekin batera. Sagarzulo jatetxean dastatuko du otordua.
Errenterian, Itziar Navarro. Hortxe dugu argazkian Hizkuntza berdintasuneko zinegotzi Itziar Ostolazaren eskutik saria hartzen. Errenteriako Ximiko jatetxean egingo du otordua.
Oiartzunen, Xabier Arrojo Cabreras izan da irabazlea. Hortxe ageri da argazkian Josu Delgado euskara zinegotziaren eskutik saria hartzen. Otordua Olaizola jatetxean egingo du.
Azkenik, Pasaian, Ander Otero Sistiaga gertatu da saridun. Haren izenean Oihana Martikorenak hartu du saria euskara zinegotzi Loreto Osaren eskutik. Hortxe ditugu argazkian RKAko Maria Badiolarekin batera. Otordua Pasai Donibaneko Ontziola jatetxean egingo du Anderrek.
Errenta aitorpena euskaraz egiten jarraitzeko deia egin dute eskualdeko udaletako ordezkariek eta heldu den urtean aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte oraindik gaztelaniaz egiten dutenak.