Lezoarra edo ingurukoa izateagatik 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€ jasoko duzu. Lezoko Udalak hiri-ekonomiari bultzada emateko prestaturiko kanpaina berrian establezimenduei parte hartzera dei egin die.
Lezoko Udalak kanpainan parte hartzen duten merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Bonu horiek ordainketa medio gisa erabiliko dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.
Hori dela eta, Lezoarra izateagatik edo ingurukoa 5€ edo gehiagoko erosketengatik 5€ jasoko du. Saltoki horietan salgai dauden bonuen bitartez: 3,5 euroko prezioa du bakoitzak, eta horiekin bost euroko erosketak egin daitezke. 1,5 euroko aldea udalak hartuko du beregain. 2024ko urriaren 14tik azaroaren 30 arte izango dute balioa bonu horiek, eta 18 urtetik gorakoek eros ditzakete.
Aurreko deialdietan Lezo Bonua kanpainarekin bat egin duten zenbait establezimendu hauexek dira:
- Aizpea ostatua,
- Äriz arropa denda
- Arruti Natur Denda
- Aserraderos taberna-jatetxea
- Garbiñe arrandegia
- Izai taberna
- Kaialde jatetxea
- Kimaya, Luma estetika eta nutrizioa
- Markos gozotegia
- Ongietorri taberna
- Lezo optika
- Orekan zentroa
- Orkidea taberna
- Panpox, Petit arropa denda
- Sagar Zulo erretegia
- Sahatsa taberna
- Sotxo taberna
- Taloka
- Titare mertzeria
- Ttantta
- Txingurri taberna
- Zaldiak jatetxea
- Zubitxo fruta denda
- Zura Tree
- Sorgin taberna
- Tut kafetegia
- Zubitxo taberna
- Argi ileapaindegia
- Tiñelu Taberna
- Arruti Ahizpak
Erositako bonuak, erosketa egin den saltokian bertan erabili beharko dira, eta gutxienez 5 euroko erosketa egin behar da bonua baliatzeko. Erosketaren prezioa erabiliko diren bonuen zenbatekoa baino txikiagoa bada, ez da esku-dirutan itzulpenik egingo.
Udalak orain arte parte hartu ez duten establezimenduei egitasmoan parte hartzera animatu nahi ditu.
Kanpainan izena emateko epea: 2024ko urriaren 7a baino lehen.
Zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzeko:
- Telefonoz: 943 494 129
- Posta elektronikoz: enpresa@oarsoaldea.eus