Tomas Garbizu Musika Eskola

Arduradun teknikoa
Xanti Espina
Posta-e. helbidea
Herritarrei begirako ordutegia
  • Astelehenetik ostiralera: 16:30 - 20:00
  • Irailean, eskolak hasi arte goizez: 10:15- 14:00
  • Irailean kurtsoaren aurkezpena eta kurtso hasiera goiz eta arratsaldez: 10:15- 14:00 eta 16:00- 20:00
  • Ekainean eskolak bukatzen direnean, eta uztailean, goizez: 10:15- 14:00
Telefonoa
943 52 99 99
Helbidea
Arretxene kalea 3, 20100 Lezo

Hona hemen gure eskaintzaren ezaugarriak:

  • Irakaskuntza arautu gabea da, batez ere praktikoa, talde jarduerak egin eta ikasleei ahots taldetan zein talde instrumentaletan parte hartzeko interesa piztea helburu nagusitzat duena.
  • Inolako irabazi asmorik gabe, baina betiere baliabideen optimizazioa bermatuz, aurrez ezarritako helburu batzuen arabera kudeatzen du gastu publikoa. Elitista ez den irakaskuntza da, tasak instrumentu bat jotzen ikasteko eragozpen izan gabe.
  • Lezoko ikasleei zuzenduta dago, edozein adinetakoei, haurretatik hasi eta helduenetara arte.
  • Jardueraren inguruko gama osoa hartzen du: musika klasikoa, erro tradizionalekoa, herrikoia eta joera berriak.
  • Irakaskuntzaren programazioa ikaslearen interesen, dedikazioaren eta ikasteko erritmoaren arabera egokitzen du, betiere, ikasleek jasotako irakaskuntzak behar bezala aprobetxatzeko gutxieneko baldintza batzuk dituztela. Ondorioz, eskaintza planifikatzerakoan askatasunez eta autonomiaz jokatzen da, ikaslearen interesetara eta gaitasunetara hobeto egokitze aldera.
  • Estilo desberdinetako kontzertu eta musika-dantza ikuskizunetara joateko gogoa sustatzen du eta espiritu kritikoa garatzen du, bai ikasleengan bai herritarrengan.
  • Ikasleak talentu eta bokazio berezia duenean, goi mailako irakaskuntzara jotzeko orientatzen du.
  • Ikasleak, bakarka zein taldean, modu aktiboan parte har dezan sustatzen du, barneko zein jendaurreko kanpo entzunaldi eta emanaldietan, eta eskolaren eta dagokion inguru sozialaren arteko elkarreragina bultzatzen du. Norberarengan hasten eta amaitzen den ikaskuntzak, gizartearen gaineko eraginik gabe, berezko izateko arrazoiaren zati handi bat galtzen du.
  • Tokiko eta eskualdeko tradizioak biltzen, sistematizatzen eta zabaltzen ditu, herriaren nortasun kulturalaren adierazgarri.
  • Eragin positiboa du musika arloko kultura herrikoian, ikasleei dagokienez eta musika taldeen jendaurreko etengabeko jardueraren bidez musika zuzenean gizartean zabaltzeari dagokionez.
Kolorea
Berde iluna