- Energiaren kontzeptua zentzu zabalean ulertu ahal izateko, aztarna ekologikoaren ikerketa burutu zuten.
- Ikastetxe barruko ikerketa (eskolako energia kontsumoa, geletako argiztapena, berogailuak erabilera egokia, etab.)
- Eskola barruan zein eskolatik kanpo energia zentzuz erabiltzeko aholkuak aztertu zituzten, egunerokotasunean aplikatu ahal izateko
- Etxean zituzten energiaren inguruko ohiturak aztertu zituzten.
- Energia berriztagarriak hobeto ezagutzeko tailerrak.
- Lezoko energiari buruzko herri-diagnosia burutu zuten, kale-argiak aztertuz.
- Eskolako festan erakusketa bat antolatu zuten energiaren inguruko tailerretan burututako eskulanekin.
Diagnosi horrekin Herri Eskolak eta Institutuak udalari proposamenak egin zizkieten eta honek bere erantzunak helarazi zizkien.